Etiketaren artxiboa: fagor

Juan Bautista

Gaur joan da azkenengoz lanera, 45 urtez beharrean ibilita, ikasi bitartean ere –Eskola Politeknikoan zebilen, Mondragoen– lan egiten baitzuen egun erdiz. Anaia dut Juan Bautista, mutiletan zaharrena, nahiz eta denetan bigarrena den. Nola aita zenak Unión Cerrajeran egin zituen laneko … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Eraikinek ere hitz egiten dute

“Fabrikaren itxurak asko esaten du enpresaren gainean. Adibide bat: denok dakigu Fagor Elektratresnak gaizki dabilela, baina hori jakin barik ere, begiratuz gero zelan dagoen haren fabrika San Andres auzoan, Mondragoen, ondorio bera aterako genuke, kanpotik itxura negargarria dauka-eta”. Kooperatibista batek … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

D eguna

Gaur Fagor Etxetresna Elektrikoak kooperatibako langileek batzar berezia egingo dute Uarkape pilotalekuan, Mondragoen, erabakitzeko kobratuko ote duten Gabonetako aparteko paga. Debagoienean ez da beste ezertaz hitz egiten, Fagor txarto baldin badabil, beste batzuk are eta okerrago ibil daitezkeelako. Kooperatibistek erabakitzen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Iruzkin 1