Ben-Hur

Zortzi bat urte izango nituen –1960 uste dut zela–,
eta sekulako poza hartu nuen jakinda Mondragoeko erretoreak sarrera
bana oparitu zigula San Isidroko meza-mutiloi, kalean Ben-Hur filma
estreinatu berria ikusteko.

Arratsalde gogoangarria izan zen.
Ideal zinema jendez lepo, bertan sartu ezinik ia. Filma hasi zenean,
akabua,horrelako ikuskizunik inoiz ikusi bakoak ginen-eta, batez ere
Ben-Hur eta Messalaren arteko lehia Erromako koliseoan estadioan, guda-gurdi
ikusgarri haietan.

Egun hartan, auzora bidean, denok nahi genuen Ben-Hur izan. Aspaldiko kontuak, inola ere, duela ia mende erdi gertatutakoak.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , , . Gorde lotura.

3 Responses to Ben-Hur

  1. egilea: piban

    Joxean,

    Hori ez da Erromako koliseoa. Estadio bat da.

    Jendeak konfunditzen ditu. Coliseoa da Gladiatorren agertzen dena, Anfiteatro bat dena. Eta estadio berriz Ben-Hur-en agertzen dena. Zaldi lasterketak egiteko gunean erromatar garaian.

    Hau guztia esan ahal dizut iaz ikasi nuelako Arkeologiako asignaturan, Historiako karreran. Eta zorionez nahiko fresko daukat (eta asignatura osoan zehar agian argien geratu zitzaidan izan zen).

    Besterik gabe,

    Agur bero bat protohistorialari baten partez.

    Piban.

  2. egilea: anjel

    Nobela baten aholku egitera natorkizu: Hugo Claus flamandarraren “El pez espada” Anagrama argitaletxean. Familia agnostiko batean jaiotako ume batek behin “Ben-Hur” pelikula ikusten du eskolan.
    Gustatuko zaizu nobela. Korrosiboa da herdoila bezala. Eta nobela hori ezagutu ondoren, Hugo Clausen obra gehiago ezagutzeko gogoa izango duzu: “Una dulce destrucción”, “La pena de Bélgica”…

  3. Joxe Aranzabal egilea: Joxe Aranzabal

    Eskerrik asko, Piban, zuzenketarengatik. Arrazoi duzu. Nahastu egin ditut koliseoa eta estadioa. Zuri ere mila esker, Anjel, gomendioagatik. Apuntatu dut.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude