Trafikoa hizpide Mondragoen

Trafiko kaosa Mondragoen
Egun hauetan jendeak ez du beste berbagairik Mondragoen: udalak eragin dituen aldaketak herri barruko trafikoan. Batez ere Gipuzkoa Etorbidean ipini duten semaforoak eta horrek zirkulazioan eragiten dituen arazoak.

Semaforo hori dela eta —irudian trakets marraztua puntu gorri, berde eta laranjaz—, alboko biribilgunea ataskatu egiten da, Maala kalekoa, eta horrek eragiten ditu auto pilaketa handiak Otalora kalean gora, San Frantzisko atzeko biribilguneraino. Beraz, biribilguneak (garai ez oso urrutian bedeinkazio moduan hartu zirenak, agertu bezain laster konpondu zituztelako sasoi bateko arazo ustez konponezinak)  anulatuta geratu dira orain semaforo berriarengatik.

Hala ere, hori ez da aldaketak eragindako arazo bakarra: orain jende askok sekulako buelta egin behar du autoz ospitalera joateko, etab., etab.

Ona litzateke jakitea udalak apropos egin duen hori, herrian zirkulazio kaosa eragin eta jendea behartzeko garraio publikoa erabiltzera, edo ez delako konturatu. Edozelan dela ere, malo.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , , . Gorde lotura.

Erantzun bat Trafikoa hizpide Mondragoen bidalketan

  1. egilea: luistxo

    Tagzanian ere markatua. Debagoiena, joan den astetik, askoz txukunago ikusten da Google Maps eta Tagzanian, baina ez dut ikusi horren aipamenik Goiena.net-en… Bueno, bego hemen nire aipamentxoa erantzun honetan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude