Readlists erabiltzen hasi naiz

Atzo Twitter-en nenbilela, oharkabean ia, nire begiak Ana Malagonen mezu batean pausatu ziren. Horrela zioen:

  • Readlists A group of web pages—articles, anything—bundled into an e-book you can send to your Kindle, iPad, Iphone

Berandu
zen, baina zerbait piztu zitzaidan burmuinetan. Readlists aplikaziora
joan, eta hasi nintzen irakurtzen zer zen, eta, ondoren, pare bat
adibide ikusi nituen. Ordu erdi baino lehenago, nik sortutako lehen
liburu elektronikoa Kindlen neukan, txukun-txukun, nik aukeratutako
artikuluekin.


Zer den Readlists
Readlists
da Readability enpresaren azken produktua. Anak aipatzen zuen moduan,
“Readlists web orri multzo bat da—artikuluak, errezetak, material
akademikoa, edozer— liburu elektroniko moduan antolatuta, eta bidal
daiteke Kindle, iPad edo iPhonera”.


Lehendabizi,
izena eman behar izan nuen Readabilityn, ondoren, konfirmatu nire
emailean jasotako mezua, eta gero artikuluak biltzen hasi nintzen.
Readlists-ek artikulu horien URLak eskatzen ditu, besterik ez. Hautaketa
amaitutakoan, izen bat eman behar izan nion zerrendari, eta azalpen
labur bat idatzi. Hori egindakoan, nire Kindlera bidali nuen. Horretarako,
Readlists-ek berak emandako aholkuak segitu nituen, Readlists eta nire
Amazoneko kontua lotzeko. Behin bidalita, pare bat minutuan nire
irakugailuan neukan nire lehen artikulu bilduma.


Readlists
oso egokia ikusten dut norberak gordeta dituen artikuluak gaien arabera
antolatu eta edonon irakurtzeko: etxeko edo laneko ordenagailuetan
nahiz Kindle edo iPadean. Baita artikuluak geroago irakurtzeko beste modu bat, Instapaper aplikazioak
iPadetan-eta egiten duen moduan. Diseinua ez da
beste mundukoa, baina oso praktikoa iruditu zait. Gainera, Readlists
sare sozial moduan antolatuta dago, eta posible egiten du bertan edukiak
partekatzea.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , , . Gorde lotura.

2 Responses to Readlists erabiltzen hasi naiz

  1. egilea: bixerdo

    Kaixo Joxe!

    Eskerrik asko zerbitzu honen berri emateagatik (bidebatez, anari be bai) oso baliagarria dirudi.

    Dena dela, mezua irakurrita ez da argi geratzen bildumak epub formatuan sortzeko aukera dagoenik Kindletik aparte e-irakurgailuak darabilgunontzako. Hemendik irakurri dudanagatik badirudi baietz, ta gainera, zerbitzura apuntatzea baino ez dago holangorik jakiteko, baina bai gustatuko litzaidakela beste nonon apuntatu baino lehenago (alperkeria zer den!).

    Agur bero bat!

  2. Joxe Aranzabal egilea: Joxe Aranzabal

    Aupa, Bixerdo! Pentsatzen dut epub formatuan ere aterako duela, zeren horixe baita iPaden formatua, eta iPadetara ere bidal daiteke. Ondo segi.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude