Hamar baliabide interesgarri Kindle-erako

Gauza
bat da irakurgailu elektroniko bat erostea, eta beste bat, berau
ganoraz erabiltzea. Horretarako, denbora apur bat behar izaten da,
irakurgailua erabili eta zelan dabilen ikasteko. Hala ere, ondo etortzen
da zenbait baliabide eskura izatea, elementu lagungarri gisa.


Gaurkoan,
10 lotura ekarriko ditut hona, denboran barrena karpeta batean bildu
ditudanak nire gogokoen barran, Firefoxen, “Kindle” izenarekin. Hala
ere, hemengo zenbait gune interesgarriak izan daitezke Kindle barik,
beste irakurgailu bat dutenentzat ere.

  • Kindle txuleta. Horrela deitu dut, bertan informazio piloa agertzen delako, zelan erabili Kindle irakurgailua.
  • Amazon.es.
    Zerbait erosiko banu gaztelaniaz, hor erosiko nuke. Balio du, halaber,
    informazioa jasotzeko hainbat liburu edo diskoren inguruan.
  • Kindle blog. Informazio piloa eskaintzen du Kindle irakurgailuaren inguruan.
  • Kindle popular classics. Amazonek doan eskaintzen dituen liburuak, gehienak klasikoenak, eta ingelesez.
  • Project Gutenberg. Hemen ere doako liburuak agertzen dira.
  • Susa liburu elektronikoak. Orain dela gutxi irekitako gunea. Bertan, liburu guztiek balio dute 3,5 euro eta DRM barik datoz.
  • Armiarma liburu elektronikoak. Euskal klasiko asko –baita literatura unibertsaleko zenbait ere–, PDF eta ePUB formatuetan.
  • Gurebook. Euskarazko liburu elektronikoen denda. Hemen liburuak garestiagoak dira, eta DRM daramate.
  • Free ePUB DRM Removal. Sekula ez dut erabili, baina gune honek aukera ematen du liburu bati DRM giltzarrapoa kentzea
  • Books-Prime elegible. Prime kontua sortzen dutenentzat, Amazonek liburu sorta handia eskaintzen die merkeago.
Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , . Gorde lotura.

3 erantzun Hamar baliabide interesgarri Kindle-erako-ri

  1. egilea: Marian

    eskerrik asko txuletagatik.

  2. egilea: oier

    kaixo joxe!
    kindle-a erostekotan naiz, baina kezka bat dut.
    DRM-a propioa duela kontutan hartuta, zer egin Gurebook-eko liburuekin adibidez? (zuk jarritako esteka ez dabil)
    Nola erosi Susakoak ez direnak?
    eskerrik asko

  3. Joxe Aranzabal egilea: Joxe Aranzabal

    Ezin dizut esan, Oier, zeren sekula ez dut erosi Gurebook-en eta inoiz ez dut krakeatu liburu bat. Sorry.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude