Etiketaren artxiboa: blogak

Flipe galanta CSSen kontura

Sarri sartzen naiz Igor Leturiaren blogean, e-gor blog, baina inoiz ez naiz sartu saltseatzera horko botoietan. Atzo Gari Araolazak erakutsi zidan nolako ahalmena duen blog horrek itxuraz aldatzeko, di-da batean, eta edukirik bat ere galdu gabe. Igorren blogean sartu, eta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 3 iruzkin

Blogak hizpide

Hizpide aldizkariak artikulu bat argitaratu du blogen gainean: Weblog-ak: euskararen ikas-irakaskuntzarako tresna berriak. Eta hor egileek diote blogak erreminta egokiak izan daitezkeela bigarren hizkuntza ikasten ari direnentzat. Agurne Aizpitartek eta Natxo Guillének sinatzen dute artikulua, eta berau dator Hizpide aldizkariaren … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | 4 iruzkin

Tesirako gaia: Aurki.com

Aldatu egin dut nire doktore tesiaren aztergaia: euskal blogosfera barik, Aurki.com agregatzailea aztertuko dut, besteak beste Aurki.com delako gaur egun euskal blogosferaren ispilurik osoena. Atzo bukatu genuen doktorego ikastaroaren lehen atala, arau metodologikoei dagokiena, eta hor etengabe aritu gara ikerkuntza … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | 3 iruzkin

53 tako

Zorioneko ni. Azaroak 8 ditu gaur, eta badut zer ospaturik. Lehenik, nire urtebetetzea: 53 urte, horietatik hiru, nire bigarren bizialdikoak, alegia, minbizia aurkitu zidatenetik honakoak. Bigarrenik, osasun kontuak: atzo medikuak esan zidanez, dena ondo doa. Eta hirugarrenik, Faroa: nire blogak … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | 17 iruzkin

Cibermedios

Prentsa digitalak hamar urte bete ditu Espainian, eta, hori dela eta, zenbait adituk liburu bat atera dute: “Cibermedios. El impacto de internet en los medios de comunicación en España.”:http://e-periodistas.blogspot.com/2005/11/se-publica-cibermedios-un-repaso-diez.html Ramon Salaverriak koordinatu du lan hori, eta Espainiako Hezkuntza Ministerioak ordaindu. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , | 6 iruzkin

Liburu bat blogen gainean

Laster ESIC Editorial argitaletxeak liburu bat aterako da, “Blogs. La conversación en internet que está revolucionando medios, empresas y ciudadanos”, eta hor bost adituk blogak izango dituzte hizpide. Gehiago jakin nahi duenak blogen gainean, hortxe izango du aukera ona. Honako … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Bloglariak: bat bitan banatzen da, berriro

Poztu nau ikusteak Berria egunkaria hasi dela blogak argitaratzen. Beste blog batean ere zoriondu dut, bihotz bihotzetik. Hala ere —nonbait, ez dago zorion perfekturik—, harritu egin naiz (baina ez naiz bakarra) ikusi dudanean blogariak izendatzeko egunkariak nola darabilen “bloglari” izena. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 2 iruzkin

Blook: Internetetik moldiztegira

Urte asko igaro dira Gutenberg-ek moldiztegia asmatu zuenetik, 450, eta oraindik liburu kategoria berriak sortzen ari dira. Azkenari blook deritzo. Blook (blog eta book) liburu bat da, eta jasotzen ditu lehendik blog edo webgune batean argitaraturiko materialak. Adibidez, Medikuak esan … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 2 iruzkin

Bloglines eta euskaldunak

Euskaldunok asko erabiltzen dugu Bloglines blog biltzailea. Estatu espainiarrean geuk erabiliko dugu gehien. Hala ere, harritzekoa da zein gutxi darabilgun harpidetza publikoa zerbitzu horretan. Zergatik ote? Comparablogs webguneak emango digu hori aztertzeko parada. Aukeratuz gero 100 eta 250 harpidedun dituzten … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 9 iruzkin

Ene Zerak

Aitor Larrañaga aspalditxotik zebilen jolasean blog batekin, batez ere hor bere argazkiak eskegitzeko, baina ausartu barik frogatik harantzago egiten. Orain bai. Hortxe duzue Ene Zerak, Aitor Larrañaga elorriarraren bloga. Edo hobeto esanda, fotobloga. Oraingoan 10 serie eskegi ditu blogean, batzuk … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 4 iruzkin