Blogak hizpide

Hizpide aldizkariak artikulu bat argitaratu du blogen gainean: Weblog-ak: euskararen ikas-irakaskuntzarako tresna berriak. Eta hor egileek diote blogak erreminta egokiak izan daitezkeela bigarren hizkuntza ikasten ari direnentzat.

Agurne Aizpitartek eta Natxo Guillének sinatzen dute artikulua, eta berau dator Hizpide aldizkariaren 59. zenbakian. Artikulua idatzita dago euskara irakasleei begira, Hizpide Habe erakundeak argitaratzen baitu, eta, horregatik, oinarrizko informazioa eskaintzen du blogen gainean, baina ondo hornitua, lotura mordoa eskainita artikuluan aurrera egin ahala.

Blogak zer diren azaltzen du artikuluak lehendabizi, definizio bat ematen du, eta gero esplikatzen du nola sortu ziren eta zer bilakaera izan duten gaur egun arte. Blog motak erakusten ditu gero, eta berauen egitura azaldu.

Azken atala irakaskuntza arloko blogei eskaintzen die. Hainbat blog aipatzen ditu ikasle eta irakasleentzat eredu, eta, azkenik, hainbat ideia ematen ditu nola erabili blogak hizkuntza geletan, eta nola ebaluatu blogetan egindako lanak.

Edublogak

Artikulua interesgarria da, eta irakurterraza, hizkeraz eta luzeraz (12 orrialde). Tamalez, ez dugu aurkitzerik izan beronen bertsio elektronikoa, zuek hara bideratzeko, orduan bai, irakurri ahala, klik egin hemen eta klik han, askoz ere dinamikoagoa izango bailitzateke.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , , . Gorde lotura.

4 Responses to Blogak hizpide

  1. egilea: Edorta

    Aupa Joxe.
    Zure tesirako interesgarriak izan daitezkeen bi helbide bidaltzen dizkizut lerro hauekin batera.
    Lehena “Telos”: http://www.campusred.net/telos aldizkariarena da eta bertan ikusiko duzu nola azken zenbakian atal monografikoa dagoela blogintzari buruz.
    Bestalde, komunikazioaren inguruko atarte bat, katalana, “Portal de la Comunicación”: http://www.portalcomunicacion.com/esp/home.asp izenekoa. Nire ustez, zer gertatzen den jakiteko oso interesgarria suertatzen dena.

    Ondo segi eta besarkada haundi bat.

  2. egilea: Joxe Aranzabal

    Mila esker, Edorta! Horrelako laguntzei esker, lana errazago egiten da. Kontuan hartuko ditut. Besarkada bat.

  3. egilea: Agurne eta Natxo

    Kaixo,
    Eskerrak eman nahi dizkizugu zure blogean gure artikuluaren aipamena egiteagatik. Oraingoz paperezko bertsioa baino ez dago, bertsio elektronikoa beranduago argitaratzen du Habek bere Web orrian, Irakaslearen Gunean hain zuzen.
    Ondo segi eta beste bat arte!

  4. egilea: Joxe Aranzabal

    Eskerrak zuei, hainbat eta hainbat irakasleri erakutsi diezue-eta blogak ere hor daudela, eta erreminta ona izan daitezkeela bigarren hizkuntza ikasteko. Besarkada bat.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude