Flipe galanta CSSen kontura

Sarri sartzen naiz Igor Leturiaren blogean, e-gor blog, baina inoiz ez naiz sartu saltseatzera horko botoietan. Atzo Gari Araolazak erakutsi zidan nolako ahalmena duen blog horrek itxuraz aldatzeko, di-da batean, eta edukirik bat ere galdu gabe.

Igorren blogean sartu, eta eskuin aldean badu ataltxo bat, “itxura aldatu” deritzona. Hor zerrenda bat dator, “aldatu” botoiaren ondoan, eta edozein aukeratzen baduzue, eta gero botoian klik egin, ikusiko duzue nola blogak hartzen duen beste itxura bat, baina edukiak hor daudela. 26 aldiz egin ahal duzue aproba, 26 aukera eskaintzen baititu, denak diferenteak. Aupa zu, Igor!

Hori guztia CSSei esker. Eta zer dira CSS dontsuak? CSS ingelesez da Cascading Style Sheets, hau da, Estilo Orriak Kateka. Teknologia horri esker, sortu ahal ditugu webguneak zehaztasun askoz ere handiagoarekin. Dagoeneko hainbat eta hainbat liburu irten dira teknologia hori azaltzeko. Emaitzak, behintzat, ikusgarriak ditu.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , . Gorde lotura.

3 erantzun Flipe galanta CSSen kontura-ri

  1. egilea: Gari

    Eskerrik asko aipuagatik Joxe!

    CSSak (eta zehazki eduki eta diseinuaren bereizketa) tresna oso indartsuak dira edozein webgunetan lan egiteko orduan. Gainera ia aukera amaigabeak eskaintzen dituzte, edukia batere ikutu gabe. Adibide ederrena CSS ZEN GARDEN da, diseinatzaile askoren esperimento eta erakustokia. Aukeratu diseinu desberdinak eskumako aldeko menuan.

    Baina oraindik pauso handiak falta dira bide honetan, eta nik papera aipatuko nuke. Izan ere, paperean ere egin daiteke hau, QuarkXpress-en estilo orriekin. Hainbeste lan egiten da alferrik… Egun batean hitzegingo dut honen inguruan nire blogean.

  2. egilea: 3ARRANO

    Apunte bat soilik. Guri unibertsitatean erakutsi digun bezala, CSSren itzulpena Urjauzi erako Estilo Orriak dira. Agian esanahi bera izango du…

    Dena den, ea jendeak CSS eta estandarrak gehiago erabiltzen dituen!

  3. egilea: e-gor

    Eskerrik asko loreengatik, Joxe! Pozten naiz gustatzea. Baina zintzoa izateko, esan behar dut diseinu horiek ez ditudala nik egin, web-etik hartu ditut, eta horiek aldatzeko aukera ematen duen programazioa oso sinplea dela. Zuk ere egin dezakezu nahi baduzu, urtarrileko post honetan kontatu nuen nola egin hori Zope eta Coreblog erabiltzen duten blogetan, zurea bezalakoa.

    Edonola ere, zuk ez daukazu horren beharrik, ez? Zurea munduko Coreblog eleganteena izanik… Gure blogarentzako diseinu polit bat egingo diguten lagun disenatzailerik ez daukagunok, horrelakoak egin behar! 😉

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude