Bitxia da, gero, kiroletan ere ikustea zelakoak antolatzen diren prentsan aurkariaren izen ona galarazteko. Azken aldi honetan Marca —kirol egunkaririk salduena Espainian— sekulako kanpaina egiten ari da ikusarazteko Barçak zor diola lidergoa arbitroen mesedeei.
Seguruenik kanpaina horren eraginpean, joan den larunbatean arbitroak sekulakoak eta bi pitatu zizkion Barçari, bederatzi jokalarirekin uzteraino. Getaferekin, berriz, ezikusiarena egin zuen. Hedabide gehienek aitortu dituzte arbitroaren gehiegikeriak. Ez, ordea, Marcak. Honek temati segitzen du salatzen Barça, atzo bezala, helburu bakarra baitu: Real Madril lider jartzea, kosta ahala kosta.