Ikaslea eta irakaslea, elkarlanean

Gutxitan ikusten da, eta
horregatik aipatuko dut, oraingoan gure fakultatean gertatu delako:
Aitor Zuberogoitiak eta Lierni Alkortak –lehena irakaslea eta
bigarrena ikasle ohia HUHEZIn– liburu bat argitaratu berri dute elkarlanean:
Masa-komunikaziotik informazioaren gizartera. Euskararen bideetan
barrena,
non ikuspegi panoramiko globala eskaintzen baitute euskarazko
hedabideen inguruan.

Lehena lankidea dut eta bigarrena ikasle ohia, hemen egin baititu
Ikus-entzunezko komunikazioa eta Humanitateak-Enpresa. Zorionak biei
eta UEUri, berau liburuaren argitaratzaile denez gero.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , , . Gorde lotura.

1 Response to Ikaslea eta irakaslea, elkarlanean

  1. egilea: indezent

    Hara! Poza eman dit berriak. Irakasle ohi bat eta klasekide bat. Zorionak biei eta Lierniri bereziki lehen lana duelako. Ez da azkena izango!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude