Atzo amaitu nuen John Le Carre idazlearen azken eleberria: A most wanted man. Gaztelaniaz irakurri nuen, benetan gustura. Baina ez pentsa horrela denik ondo bilbatutako istorioak kontatzen dituelako soilik. Horrezaz gain, Le Carrek maisuen pare marrazten ditu pertsonaiak, eta baita egoerak ere.
Nik uste dut gehiago ikasten dudala gaur egungo egoeraz Le Carreren eleberri bat irakurrita, inguruko egunkari eta aldizkarietako editorial eta erreportajeak irakurrita baino.
Eta liburu hau ez da salbuespena izan. Bertan, maisuki deskribatzen ditu irailaren 11k utzitako mundua eta Mendebaleko inteligentzia zerbitzuen paranoiak. Haria, bizia; pertsonaiak, sendoak; eta bukaera, harrigarria. Erabat gomendagarria.
Eskerrik asko Joxe irakur zaletasuna pizteagatik. Niri behintzat kriston gogoa eman dit diozun liburua irakurtzea.
Gero arte.
Irakurtzen baduzu, ez zara damutuko, Iñigo. Oso liburu ona da. Besarkada bat.