Arrotza

Berrogeita hamar urte bete zirenean Albert Camus idazlea hil zenetik, arakatzen hasi nintzen etxean, haren libururik ba ote nuen, eta baita eduki ere: Arrotza, orain berrogei urte euskaraz egindako argitalpena. Labur samarra izanda, animatu egin nintzen berau irakurtzera.

Protagonista bera da narratzailea, xaloa baina ez kaikua, eta hasieratik somatzen da xalotasun horrek ondorio kaskarrak ekarriko dizkiola. Bere inguruak kondenatzen badu ere, Meursault —horixe baita protagonistaren deitura— ez da gu baino gaiztoagoa. Gutariko edozein izan daiteke Meursault. Egiaztapen kezkatzeko modukoa.

Atentzioa eman dit euskarak, batasunaren lehen garaietan liburua itzuli zenean, baina ez zait arrotza egin, aise eta gustura irakurri dut.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , . Gorde lotura.

4 Responses to Arrotza

  1. egilea: ptx

    Sarean osorik dago Arrotza -Txato Agirrek euskarari ekarria-. Horrez gain, Izurria eta Sisyforen mitoa ere topatuko dituzu.
    Urtarrilaren 4an bete ziren 50 urte Albert Camus hil zela, eta Literatur Emailuak blogean argitaratu ziren efemeridea eta horren inguruko sareko liburuak, Euskarari ekarriak direnak hirurak.

  2. Joxe Aranzabal egilea: Joxe Aranzabal

    Eskerrik asko informazioagatik, Patxi! Ez nekien Camusen horrenbeste lan zegoenik euskaraz. Kontuan hartuko ditut. Besarkada bat.

  3. egilea: ptx

    Literatur Emailuetara harpidetuta ez zaudelako izango da orduan. Astero astero liburu oso bat euskaraz jartzen dugu sarean. Efemerideak be, kontutan hartzen ditugu gainera.
    Euskarari ekarriak webgunea ikusita, edonor ikaratzeko besteko materiala daukagu euskaldunok. Zer irakurria badago bai!

  4. Joxe Aranzabal egilea: Joxe Aranzabal

    Oraintxe bertan egin dut harpidetza Literatur Emailuetara. Mila esker berriro ere, Patxi!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude