Kiroletan ere, hedabideak jokalari

Bitxia da, gero, kiroletan ere ikustea zelakoak antolatzen diren prentsan aurkariaren izen ona galarazteko. Azken aldi honetan Marca —kirol egunkaririk salduena Espainian— sekulako kanpaina egiten ari da ikusarazteko Barçak zor diola lidergoa arbitroen mesedeei.

Seguruenik kanpaina horren eraginpean, joan den larunbatean arbitroak sekulakoak eta bi pitatu zizkion Barçari, bederatzi jokalarirekin uzteraino. Getaferekin, berriz, ezikusiarena egin zuen. Hedabide gehienek aitortu dituzte arbitroaren gehiegikeriak. Ez, ordea, Marcak. Honek temati segitzen du salatzen Barça, atzo bezala, helburu bakarra baitu: Real Madril lider jartzea, kosta ahala kosta.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , . Gorde lotura.

3 Responses to Kiroletan ere, hedabideak jokalari

  1. egilea: Aitor

    Marca-koengandik edozer gauza espero daiteke. Kabernarioak dira. Tripetatik egindako kazetaritza da eta komertzialki ondo doakien arren, jendea ez da inozoa eta konturatzen da hauen jokoa zein den.

    Egunetik egunera gabe, geroz eta arrazoi gehiago aurkitzen ditut Madrilek hurrengo 20 urtetan titulurik ez irabaztea desiatzeko.

     

  2. egilea: piban

    Negargarria da kirol prentsak duen fanatismo usaina. Are okerragoak dira telebistan ikusten diren kirol tertuliak eta teleberrien kirol tarteak. Atzean ez dira gelditzen irrati saioak ere.

    Badirudi kirol hedabideentzako soilik futbola existitzen dela. Adibiderik garbiena atzo Cuatro-ko teleberrian kirolen atarian. Berri bezala aurkeztu zuten tipo batek kalean egin zuena: 17 pintxo sabelean sartu (hau da zirkoan beti ikusi den espektakulu bat berri bezala aurkeztu zuten). Bost egun baino gutxiago falta dira Vancouverreko joko olinpikoak hasteko eta ez zuten ezer esan!!!

    Penagarria da nolako joera negatiboak bilakatu den kirol kazetariaren lana. Arazo bat izan daiteke askok ezin dutela noren jarraitzaile diren tapatu lanean dauden bitartean eta horrek objektibotasun guztia kentzen die. Baita ere sinesgarritasun maila ere.

    Baina hori bakarrik arazo bat da, beste bat izan daiteke gauza txiki guztietatik mendi bat egitea: Cristianoren urtebetetzea, Cristianori ez zaizkiola nahi zituen botak denboraz iritsi…

  3. egilea: Mikel

    Lotsagarria da Marcak duen jarrera. Bada ez pada ere ez dute erakutsiko Real Madrilen alde egin direnak. Kontua da, azken urte honetan Barçak eman duen ikuskizuna ezin tragatu dabiltzala. Inbidia…

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude