Lara

Iganderoko bainua
Izango dira bost bat urte kanario bat erosi genuela etxerako. Lara du izena, laranja kolorekoa delako. Goizean, gurekin esnatzen da, eta, sentitzen gaituenean, sagar zati bat eskatzen digu, horretara ohitu baita. Goiz erdian, berriz, sekulako txorrotxioak jotzen ditu.

Egia esan, Mirenek eta biok ez diogu kasu handirik egiten: sagarra eman, balkoira atera edo balkoitik sartu, eta besterik ez. Begok, ostera, zaindu egiten du. Igandero, garbitu egiten du kaiola, eta bainua eskaintzen dio. Gezurra dirudi, baina Lara gustura jartzen da uraren azpian. Tarteka sartzen da, lumak astintzen ditu, salto egin, berriro itzuli… Polita izaten da bainuaren erritua ikustea.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , . Gorde lotura.

2 Responses to Lara

  1. egilea: Luistxo

    Balkoira ateratzearekin, baineratxoa jartzen badiozu, egunero bainatuko zaizu txoria. Balkoia eta kalea zipriztinduko du, baina egunik izoztuenean ere errepikatuko du errituala.

  2. egilea: Joxe Aranzabal

    Eskerrik asko gomendioagatik, Luistxo. Horren berririk ez genuen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude