- Itxaro Borda idazlearen Iragarki sailkatuak irakurtzen ari nintzela Gutiziak izeneko liburuaren barruan esaldi bat irakurri dut, harrigarria:
- Adibidez, herri honek musika alaiegia duela iduri zait, hainbat non jende banako zoritxarrak ukatzea lortzen duen. Irratian egunean zeharreko ordu bihika guztietan entzuten den trikirok nahasketaren bozkarioa faltsua dela uste dut, faltsua eta ondorioz kontrol sozial eragilea. (60. or.)
Harrigarria egin zait esaldia, aurretik behin ere ez dudalako horretan pentsatu, alegia, gure musikak edo literaturak izkin egiten ote dieten etsiari eta desesperazioari. Egia ote? (Bidenabar, oso gustura irakurri dut Iragarki sailkatuak.)




