Atarikoen bazkaria

Atzo gauen Lila Downs abeslari mexikarraren kantaldi zoragarria gozatu eta gero, gaur bazkaria egin dugu Berrio-Otxoa 41eko auzotarrok, guztira 12 lagunek. “Aitor Larrañagak”:http://enezerak.blogspot.com/ prestatu du bazkaria, ezin hobeto. Besteok ohore egin diogu mahai gainean ipinitakoari, eta ezin hobeto igaro dugu. Eskerrik asko, Aitor, Bego eta Miren!

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

2 Responses to Atarikoen bazkaria

  1. egilea: patxi lurra

    Epa Joxe! Hori da hori ambientea zuen atarikoa! Hori ez da bape ohikoa, gozatu ba urte askotan…

    Bestela, Lila Downs-en kontzertua galdu dogu Maiderrek eta biok, EH-tik kanpo harrapatu gaitu eta. Beste batean izango da.

    Sartu naz zeuk ipinitako link-ean, Lila Downs-en webgunean, eta kontzertuen zerrendan Elorridxokoa holan aurkezten dau: Elorrio-Euskadi-Spain. *Dále duro Lila no más!*

  2. egilea: Joxe Aranzabal

    Aupa, Patxi! Halaxe da, bai, giro aparta izan genuen bazkarian. Seguruenik, ez da ohikoa izango atarietan horrelako elkarretaratzeak egitea, mahaiaren bueltan, baina gurean gustua hartu diogu. Elorrioko jaietan beste bat egingo dugu, irail hasieran. Tamala, bestalde, Lila Downsen kontzertua huts egin izana. Seguru nago erabat gozatuko zenutela. Besarkada bat.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude