Osasun kontuak, ezin hobeto

Gaur goizean Galdakaon izan naiz, ospitalean, miaketa egiten ikasturtea hasi aurretik. Jesus Ojangurenek hartu nau, nire hematologoak, eta, odol analisien emaitzak ikusita, esan dit oso ondo nagoela. Ohatilaren gainean ere aztertu nau, eta hor ere arazorik ez. Kontuan hartuta prednisona gutxi hartzen ari naizela (egun batean 5 mg eta hurrengoan 2,5), agindu dit aurrerantzean ez hartzeko Aciclovir, botika bat orain harte hartu dudana herpesetik babesteko. Otsailean-edo itzultzekotan geratu naiz, prednisona erabat kendutakoan.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

8 Responses to Osasun kontuak, ezin hobeto

  1. egilea: Patxi

    Berri pozgarriek ematen duten bizia! Aupa Joxe!

  2. egilea: Esteban

    Zorionak, Joxe! Poza benetakoa eman diguzuna.

  3. egilea: Nahikari

    ZORIONAK JOXE! Eutsi!

  4. egilea: patxi lurra

    Zoridxonak, Joxe. Otsailean libre? Ojalá!

    Gero eta konbentzituago nago zeure moduko pentsamolde positiboek erratzen deuskuela lana osagileoi.

  5. egilea: Joxe Aranzabal

    Mila esker denoi. Gauzak astiro doaz, baina ondo. Eta horixe da inportantea. Besarkada handi bat.

  6. egilea: Alberto

    Pozten nauk! Korrika egiteko arrazoiak badauzkak eta hasi prestatzen datorren urtian Arrasate-Oñati egiteko.

  7. egilea: iturri

    Zure borrokak ZPk iragarritako prozesuarekin du antza: luzea, gogorra, zaila.

    Baina bide onetik doa eta pozten naiz.

  8. egilea: Joxe Aranzabal

    Eskerrik asko denoi zuen animoengatik. Egia da, gauzak astiro doaz, baina ondo. Gero eta gertuago nago, bestalde, datorren maiatzean Arrasate-Oñati lasterketa egiteko. Besarkada bat.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude