Spam inbasioa

Nola edo hala aurre egin behar azken egunotako spam inbasioari —egun batean 945 erantzun itsatsi zitzaizkidan Faroan, denak spam nazkagarria—, CodeSyntax eta Goiena.net enpresek hesi bat ipini diete intrusoei, bere blogetan sartzen direnei. Hori dela eta, hemendik aurrera, blog honetan erantzun bat utzi nahi duzuenen guztiok galdera bati erantzun beharko diozue erantzuna argitaratu aurretik: “zenbat dira 2 + 3?” Galdera mezuaren testu azpian aurkituko duzue.

Horrekin, seguru nago traba handia ezarriko diegula spamgileei. Horien robotek asmatuz gero trikimailua, aldatu besterik ez legoke bai galdera eta baita erantzuna ere. Arazorik bazenute, jakinarazi, mesedez, kontaktu orrian mezu bat bidalita, eskuineko zutabean, faroaren azpian.

Beste batzuek ere izan dute arazo antzekorik, Karrajua blogak esate baterako, eta horrek ere antzeko trikimailu bat erabili du spama geldiarazteko, captchak direlakoak. Berak bezala, nik ere espero dut trikimailua dela-eta ezer interesgarririk ez galtzea erantzunetan.

Bi egunean, traba hori ezarri dugunetik, desagertu egin dira, ia, spamak erantzunetan. Hala ere, oraindik geratzen beste spam batzuk, tracbacketan itsasten direnak. Horientzat CodeSyntaxek badu beste erremedio bat, baina a posteriori. Eskerrik asko, beraz, Goienari eta CodeSyntaxi, egindako lan onagatik.

Tracbakck zaborra

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , . Gorde lotura.

6 Responses to Spam inbasioa

  1. egilea: satortzulo

    gustatu zait ba, trikimailua,
    halere, laguntzatxo bat, beharbada
    zenbat dira 2 + 3?
    paratu beharrean hobe

    zenbat dira bi gehi hiru?

    hala bai, inongo ordenagailuk ez duela asmatuko

  2. egilea: Jabi

    Lagun batek esaten dit, interneteko kriptografiaz hitz egiten diodanean, euskaraz idaztea dugula onena. Gure hizkuntza hain txikia izanik, “navajo code talkers” haien modukoak gara Interneten. Iruzkingilea euskalduna den galdetzeko modurik onena dugu galdera sinple bat egitea euskaraz: zein da Bizkaiko hiriburua? edo horrelako zerbait. Oraingoan Zenbat dira 2 + 3? galdetzen dit. Nahikoa izango da horrekin, seguruenik, baina agian erdaldun batek ere asma lezake hori.

  3. egilea: Gari

    Egia esan, nahiko sistema sinplea jarri dugu spama kontrolatzeko, eta galdera erraz aldatu daitekeen arren, erabiltzaile batzuk saiatu dira “bost” jartzen, eta noski, ez dabil. 😉

    Arazoa ez da normalean spammer artisaua izaten (eskuz tekleatuz espameatzen dabilena), robotak baizik, eta horientzat hau bezalako galdera tontoak gaindiezinak dira. Noski, egunen batean norbaitek robot bat programatzen badu erantzun zuzena emateko, nahikoa izango dugu galdera aldatzearekin.

  4. egilea: asel

    erantzuna oso azkarra izan dela esango nuke. nirean holako bat baino ez zait iritsi, eta agertu orduko ezabatu dut. zorionak lan txukuna egin duzuenoi 😉

  5. egilea: Aitor

    Ba nik bost jarri beharrean 5 jarria dut eta ez da erantzuna bere tokira iritxi. Ea oraingoan asmatzen dudan hain galdera matematiko erraz horren erantzun zuzena.
    Muxuak hiruroi.

    Aitor

  6. egilea: Joxe Aranzabal

    Eskerrik asko erantzunengatik. Meritua, ikusi duzuenez, Garik-eta dute, CodeSyntaxeko lagunek. Ondo igaro oporrak!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude