Omenaldia Fernandori

Larunbat arratsaldean Eibarren izan nintzen, beste jende askorekin batera, Fernando Muniozgureni egindako omenaldian. Ekitaldi ederra izan zen, Eibarko lagunek batez ere, eta Euskal Herriko euskaltzale askok egindakoa. Igartzen da eibartarrak ohituta daudela horrelako omenaldiak egiten, frankismo garaian ere hileta zibilak egiten baitziren han. Gainera, leku aproposa dute horretarako, Txantxa Zelaiko auditorioa. Gainerako herrietan ere izendatu beharko genituzke leku batzuk horretarako, gero eta gehiagok nahi dugu-eta hil ondokoak elizatik kanpo egin.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

2 Responses to Omenaldia Fernandori

  1. egilea: Luistxo

    Fernandok ez zuen nahi hiletarik, baina, tira, toki hori aukeratuta… esan daiteke entierro zibiltzat jo daitekeela hark jaso zuena. Era horretako entierroek normalean liturgia gutxiago izaten dute oraindik: hizlari bat edo bi. Bere soiltasunean, horiek ere duin eta txukunak iruditzen zaizkit niri. Elizako funeraletan gezurrak entzuten ditugula iruditzen zait niri, betiko bizia, jainkoaren argia… bla bla bla. Hileta zibiletan, gezurrik ez izatea eskertzekoa iruditzen zait.

  2. egilea: Joxe Aranzabal

    Elizan elizak du zartagina kirtenetik eta aprobetxatu egiten du urak bere errotara eramateko. Hileta zibilak beste formatu bat ekarriko du, beste estilo bat, bestea bezain baliozkoa elkartasuna adierazteko, baina benetakoagoa.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude