Kategoriaren artxiboa: Sailkatugabeak

Etxe barruko gauzak euskaraz

Koldo Bigurik azpimarratu du artikulu interesgarri batean, Nola esaten da euskaraz…?, euskararen corpus lexikoaren normalizazioak aurrerapauso nabarmenak egin dituela azken urteotan, batez ere alor formaletan. Baina ez dela berdin gertatzen bizitzaren eguneroko kontuetan, adibidez, etxean. Eta hitz batzuk jartzen ditu … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 3 iruzkin

Umore freskoa, umore errekipatuegia

 Zazpi urte badira hemen bertan idatzi nuenetik “Wazemank, umore freskoa”. Zazpi urte izan dira, eta Wazemank-en ostean Finlandia etorri zen, gero Oilategia eta orain Atsuak. Anjel Alkain pozik egon daiteke, lortu du-eta erreferentziako umoregilea izatea belaunaldi batentzat. Hala ere, Gabon … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Iruzkin 1

Euskal literatura, ezin hobeto azalduta

Amaitu berri dut Ese idioma raro y poderoso liburua, Iban Zaldua idazlearen saioa, eta ez dakizue zein ondo pasatu dudan berau irakurtzen, niretzat hauxe baita gaur egungo euskal literaturaz orain arte irakurri dudan libururik onena. Liburu inteligentea da, umoretsua, oso … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 2 iruzkin

Elvira Madigan

“Nor zen Elvira Madigan?”, galdetu diot nire buruari behin baino gehiagotan, autoan melodia eder hori entzun bitartean. “Zer nolako emakumea zen, Mozart handiari halako musika ateratzeko?”. Gauzak, ostera, ez ziren horrela gertatu, Elvira Madigan Mozart bera baino ia mende bat … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

Zelan aurre egin minbiziari era holistikoan

Bideo honetako aurkezpenak ia ordubete irauten du, baina jakin nahi duenak zer mekanismoren arabera zabaltzen diren minbizia eta beste hainbat gaixotasun, eta are gehiago, zelan gaixotasunari aitzindu metodo holistikoak edo integralak erabilita, ikus dezala, probetxuzkoa izango du-eta. Hizlaria Alberto Marti … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Iruzkin 1

Jaungoikoaren aurrean lehendakari?

Iñigo Urkullu hiritarrak eskubide osoa du sinesteko kristauen Jaungoikoarengan edo Olinpoko deitate guztiengan, berak horrela nahi izanez gero. Baina Euskadiko lehendakari moduan aintzat izan beharko luke XXI. mendean bizi garela eta herri honen ordenamendua laikoa dela. Horregatik, atzerapausoa iruditu zait … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina

Ramon Aranzabal eta Peter Pan

Abenduaren 29an eta 30ean Bergarako herritar talde batek Peter Pan musikala antzeztuko du herriko udal pilotalekuan. Hori dela-eta, Ramon anaiak margo handi bat egin du, 10 metro luze eta 3 metro garai, antzeztokian jartzeko. Zatika egin behar izan du, bere … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

“Liburu digitalak” izeneko komunitatea

Larunbatean komunitate bat sortu nuen Google+ sarean: “Liburu digitalak”. Bertan nahiko nuke informazioa eta iritziak partekatu, batez ere euskal liburu digitalen inguruan, uste dut-eta esparru hori atzean geratzen ari dela. Gai asko jorratuko ditugu komunitate horretan: irakurgailuak, eskubide digitalen kudeaketa, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 2 iruzkin

Japandroids, urteko banda

Spin musika aldizkari estatubatuarrak —zenbaitek ikusten dute The Rolling Stone’s aldizkariaren alternatibatzat— urteko banda izendatu du Japandroids talde kanadarra. Hori dela-eta, aldizkariak erreportaje luzea eskaini dio Vancouverko taldeari. Bi mutilek osatzen dute Japandroids taldea: Brian King gitarra jolea eta abeslaria … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina

Estatu espainiarra vs. Katalunia

Atzo amaitu ziren Kataluniako hauteskundeak, azken urte hauetako garrantzitsuenak, seguruenik. Emaitzez gain, kanpaina honek primeran erakutsi digu estatuek zelako indarra daukaten eta zelako baliabideak erabiltzen dituzten euren izaera aldatu nahi duten guztien kontra, batez ere informazioa manipulatuta. Izan ere, gaur … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina