“Liburu digitalak” izeneko komunitatea

Larunbatean komunitate bat sortu nuen Google+ sarean: “Liburu digitalak”. Bertan nahiko nuke informazioa eta iritziak partekatu, batez ere euskal liburu digitalen inguruan, uste dut-eta esparru hori atzean geratzen ari dela.

Gai asko jorratuko ditugu komunitate horretan: irakurgailuak, eskubide digitalen kudeaketa, prezioak, formatuak, beste argitaletxe batzuen saioak, idazle indi edo independenteen ahaleginak…

Gonbidatuta zaudete, bai gai horien inguruan iritzia partekatu nahi duzuenok eta baita gai horien inguruan entzun eta jantzi nahi duzuenok. Ongi etorri!

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , . Gorde lotura.

2 Responses to “Liburu digitalak” izeneko komunitatea

  1. egilea: leire

    Aupa, Joxe!
    Oso interesgarria! Justu atzo azokaren bueltan, kafetxo baten babesean hortaz jardun genuen. Trena martxan jarrita zegoela eta argitaletxe gehienak oraindik erabakitzen ze txartel erosiko duten!

    Beldurrak airean, baina erabakiak hartzeko momentua da.

    Oso ideia ona izan duzu! Mila esker!

  2. egilea: joxe Aranzabal

    Eskerrik asko, Leire. Nahiko nuke editoreek eurek ere parte hartuko balute, besterik ez bada entzule gisa, baina ez dakit hori posible izango ote den. Ondo segi.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude