Umore freskoa, umore errekipatuegia

 Zazpi urte badira hemen bertan idatzi nuenetik “Wazemank, umore freskoa”. Zazpi urte izan dira, eta Wazemank-en ostean Finlandia etorri zen, gero Oilategia eta orain Atsuak. Anjel Alkain pozik egon daiteke, lortu du-eta erreferentziako umoregilea izatea belaunaldi batentzat. Hala ere, Gabon Zaharreko betekadaren ostean (ETB1ek hiru ordu bete zituen gauerdian, bai ala bai, Alkain faktoriaren esketxekin), ni neu, behintzat, gogaituta jaiki nintzen mahaitik, hiru ordutik bi material zaharra baitzen, lehendik ere behin baino gehiagotan errepikatua.

Telebistak horixe dauka. Momentu batean freskoa denak hurrengoan errepikakorra dirudi, eta akaberan gogaikarria. Alegia, telebistak erre egiten dituela erraz bere umeak. Oker izan naiteke, baina iruditzen zait Alkaini eta bere taldeari horixe gertatu zaiela: agertu beharraren agertu beharraz, erre egin dutela formula bat.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , , . Gorde lotura.

1 Response to Umore freskoa, umore errekipatuegia

  1. egilea: Serafin

    Asper-asper eginda “Oilategia”rekin eta “Atsuak”-ekin. Azkar egiten dut zapping edo itzali.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude