Normaltasuna ala asimilazioa?

Atzo Euskadi Irratiak honela ireki zuen eguerdiko albistegia:  “Ordu erdi barru iritsiko da Maria Teresa Fdz de la Vega Haitira”. Hori ote da normaltasuna, Gasteizko gobernu berriak hainbestetan aldarrikatzen duena?

Euskadi Irratiak horrela irekitzea albistegi bat —eta hori behin eta berriro errepikatzen ari da—, hori ez da normaltasun seinale. Hori da ahalegin garbia entzule euskaldunak Espainiara begira jar gaitezen. Normaltasuna baino, euskaldunok asimilatzeko ahalegina.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , . Gorde lotura.

2 erantzun Normaltasuna ala asimilazioa?-ri

  1. egilea: Iagoba

    Hola Joxe,

    Ez duzu arrazoi faltarik, hala ere  askotan iruditzen gure gabeziak tapatzeko, bestei errua botatzea errexena dela. Aurreko urteetan jende askok lan on bat aurkitzeko gaitasun eza, aurreko gobernuari botatzen zion kulpa, euskerari, Ega atera beharra…eta ez dakit konturatzen ziren beharbada euskeraz aparte gabezia gehiago zituztela. Gauzak honela, orain gobernu aldaketarekin, ez zait ondo iruditzen denen kulpa ere gobernuari botatzea, guk ere kulpa izango ote dugulako zerbaitetan eta beharbada gure buruari ere gogor egin beharko genion gauzak hobetzeko. Euskaldun moduan, euskeraz bizi, maitatzen eta gurea defendatzen hasi gaitezke, hori bai ahastu gabe hizkuntza, kultura eta lurralde hau denona eta librea  dela,  non politika nahastu nahi izan eskero, akabo.

     

  2. egilea: Joxe Aranzabal

    Denok ditugu erruak, Iagoba, baina gogorra egiten zait jarrera lerratu bati “normaltasuna” esatea. Aukera bat da albistegiak prisma espainiarretik enfokatzea,  baina ez gaitzatela kaikutzat hartu esanez hori normaltasuna dela, hori aukera politiko jakin bat denean. Ondo segi.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude