Urtekako artxiboa: 2007

Imanol Urbieta

Gustura irakurri dut Jakin aldizkarian Miel Angel Elustondo idazleak Imanol Urbietari egindako elkarrizketa luzea. Gustatu zait elkarrizketatzailearen idazteko modua, eta gustatu zait Imanol Urbieta bera: sortzailea, hurbila, sentibera, ekintzailea, euskaltzalea, artista, abenturazalea… Liluratuta geratu naiz berarekin.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 3 iruzkin

Apple, Microsoften arrastoan

Aspaldion Apple erakusten ari da berak ere monopolio izan nahi duela, Microsoft ordenagailuetan nola. Garai batean saiatu zen Macintosh ordenagailuekin –erabaki zuenean sistema itxi bat eramango zuela, erabat bateraezina artean zebiltzan ordenagailuekin–, baina orduko hartan Microsoft bizkorragoa izan zen, justu … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Iruzkin 1

Ama Paulak, 90 urte gaur

Paula Mendizabal, gure ama, 1917ko urtarrilaren 15ean jaio zen Uritte baserrian, Eskoriatzan. Gaur, hortaz, 90 urte bete ditu. Hori dela eta, atzo festa txiki bat egin genuen Esteñibar baserrian, Elorrion, Kontxa Intxausti bere lagunaren konpainian. Hamabost lagun elkartu ginen bazkarira. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | 3 iruzkin

S.O.S. Hezur-muin emaileak behar dira

Maialen Zulueta haur mondragoetarrak 4 urte ditu, eta hezur-muin transplantearen premia, iragan martxoan leuzemia linfoblastiko bat aurkitu zioten-eta. Harrezkero hartu du kimioa, baina gaitza berriz agertu omen zaio, eta umeak ez luke beste kimio aldi bat jasango. Horregatik transplantea. Zoritxarrez … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 2 iruzkin

Google, oroimenaren makulu

Atzo gertatu zitzaidan. Lagun bati bidali nion mezu elektroniko bat, eta hor Gurutze Irizarren izena aipatu behar nion. Baina idazteko orduan, ezin gogoratu Gurutzeren izena. Ezin nuen sinistu: Gurutzeren aurpegia ikusten nuen argi eta garbi, gogoan nituen haren neba-arreba zenbaiten … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 2 iruzkin

iPhone al da etorkizuneko ordenagailua?

Apar ugari harrotu du Steve Jobsek herenegun egindako aurkezpenak, batez ere hark aurkeztutako iPhone telefonoak. Bego eta biok gaueko 11:30ak arte izan ginen aurkezpena ikusten ordenagailuan eta, egia esan, txundituta geratu ginen telefonoarekin. Ez dakit telefono horrek arrakasta izango duen, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Iruzkin 1

Zergatik Firefox: testigantzak

Gero eta jende gehiagok darabil Firefox Interneten nabigatzeko. Mundu osoan milioiak eta milioiak dira erabiltzaileak. Euskal Herrian ere, gero eta gehiago. Asko, ordea, oraindik ez dira ausartzen saltoa ematera. Horientzat, hainbat testigantza ekarri ditugu hona; batzuk adituak dira Internet kontuetan … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 5 iruzkin

JA 34

Atzo eguerdian amarenean nengoela, manta zahar bat hartu esku artean, eta konturatu nintzen letra gorri batzuk zituela ertz batean: JA 34. Orduan gogoratu nintzen neuk nituela hizki eta zenbaki horiek Saturrarango seminarioan sartu nintzenean, 11 urterekin. Manta hura ordukoa zen. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 3 iruzkin

Antonia

Aurreko asteazkenean film bat ikusi genuen telebistan, zoragarria: Antonia’s line. Lau txakur handirekin egindakoa zen, baina txunditu egin ninduen, zer ondo eginda zegoen eta zelako bizipoza transmititzen zuen. Bigarren Mundu Gerraren ostean Antonia itzultzen da bere jaioterrira alabarekin, eta han … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

Gorazarrea gordailuari

Lau urte pasa nire ezker besoan eraman ondoren azalpean ondo babestuta, atzo kendu zidaten gordailua, plastikozko kutxa txiki bat, argazkian ikusten denaren antzekoa, nondik irteten baita bihotzerantz hodi mehe bat material berekoa. Niri hortik sartu didate kimioa ez ezik, baita … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | 5 iruzkin