Etiketaren artxiboa: galdakao

Galdakaoko Ospitaleko kafetegian, izoztuta

Beti izan dut gogoko Galdakaoko Ospitaleko kafetegia, niretzat erritual modukoa bihurtu baita, kontrola-edo dudan bakoitzean, bertan kafesne bat hartzea, kruasan batekin lagunduta. Egia esatera baina, aldi batzuetan gogokoagoa izan dut, beste batzuetan baino. Kafetegian erretzen zenean. Orduan ez nuen hain … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Minbizia | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina

Serum autologoa

Goiz osoa Galdakaoko Ospitalean eginda, zama berezia etxeratu nuen atzo bizkar zorroan: “serum autologoa”. Beste hitz batzuekin esanda, suero edo gazur autologoa. Zer den hori? Nire odoletik ateratako seruma, hemendik aurrera erabil dezadan kolirio moduan, nire begiak osatzeko. A, zelako … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Alarma faltsua

Atzo goizean Galdakaoko Ospitalera joan nintzen, larunbat arratsaldea ezkero min neukan-eta ezker hankan, eta min horrek antza zeukan 2004ko udan hanka berean izan nuen tronbosiarekin, bi urteko gaixoaldiaren ostean, prestatzen ari nintzela lanera itzultzeko. Orduan izan nuen tronbosi partziala ezker … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 2 iruzkin

Albiste onak

Atzo kontrol eguna izan nuen Galdakaoko Ospitalean. Hara joan aurretik baina, goizeko lehen orduetan, ordenagailura joan, eta ikusi nuen Obamak irabazi zituela hauteskundeak AEBetan. Albiste ona. Gero, autoan nindoala, informazio gehiago jaso nuen Euskadi Irratian. Itxaron gelan telebista zegoen piztuta, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Iruzkin 1

Antonio Caballero

Atzo Galdakaon izan nintzen, ospitalean, kontrol eguna nuen-eta. Itxaroten nengoela, aspaldiko ezagun bat agertu zen itxaron gelan, Antonio Caballero, 87 urteko gizon bat, orain bost urte eta erdi gurekin egoten zena kimio saioak hartzen, bera leuzemiak eta ni linfomak jota … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Kontrola gaindituta

Atzo Galdakaon izan nintzen, ospitalean, eta han ikusi nuen Jesus Ojanguren medikua. Odol analisiak egin eta ondo miatuta, esan zidan oso ondo nagoela, sei hilabete barru joateko berriro ere. Bitartean, segitzen dut Prednisona kortikoidea jaisten, poliki-poliki.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 6 iruzkin

Onkotxipa

Atzo Galdakaoko ospitalean izan nintzen, kontrol eguna nuen-eta. Pozik itzuli nintzen etxera, azterketen emaitzak onak izan baitziren. Berba bat ere ekarri nuen handik: onkotxipa. Jesus Ojanguren medikuak aipatu zidan giza genoma osatu zenetik, minbiziaren inguruko ikerkuntza izugarri aurreratu dela, batez … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Agur, Valdecilla!

Atzo Valdecilla Ospitalean izan ginen, Santanderren, orain hamaika hilabete hitzartutako kontrola egiten. Bi albiste on ekarri genituen handik: 1. Aurrerantzean ez dut joan beharrik izango Valdecillara, Galdakaok hartuko baitu berriro ni zaintzeko ardura. Horrela, hiru urte eta erdiko aro bat … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 4 iruzkin

Gorazarrea gordailuari

Lau urte pasa nire ezker besoan eraman ondoren azalpean ondo babestuta, atzo kendu zidaten gordailua, plastikozko kutxa txiki bat, argazkian ikusten denaren antzekoa, nondik irteten baita bihotzerantz hodi mehe bat material berekoa. Niri hortik sartu didate kimioa ez ezik, baita … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | 5 iruzkin