Etiketaren artxiboa: filma

Inside Out, aldrebes samarra

Aitortu behar dut Pixar estudioen zalea naizela. Faktoria horretako film asko ikusi ditut, eta horietako zenbaiten azpidatziak ere euskaratu egin ditut. Ilusio horrekin, eta entzundako kritika onak zelanbait hauspotuta, aurrekoan Inside Out filma ikusi nuen, Barrukoz kanpora, euskaraz jarrita. Penaz … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Zinea | Etiketak , , , , , | Erantzun

Afflicted, film izugarria

Apirilaren 4an Afflicted filma estreinatuko da, Nahigabetuta, eta hona ekarri dut, film horren zuzendarietako bat Clif Prowse delako, orain hogeita hamaika urte Vancouverren zaindu nuen umeetako bat —bestea David zen, Clif-en anaia txikia, gaur egun Japandroids musika taldeko kidea. Clif … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Zinea | Etiketak , , , , | Erantzun

Film ederra liburuzaleontzat

Liburuzaleok badugu film bat izendatuta aurtengo Oscar sarietara. Animaziozko film laburra da, eta izena du The Fantastic Flying Books of Mr Morris Lessmore (Lessmore jaunaren liburu hegalari fantastikoak). Hamabost minutu irauten du eta, egia esan, istorioa ez bada ere beste … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Erantzun

Beatrix Potter

Larunbat gauean Miss Potter filma ikusi nuen etxean, Beatrix Potter idazle britainiarraren biografia, Renée Zellweger aktoreak antzeztuta. Jakin-mina nuen Beatrix Potter-en gainean, Miren txikia zela hainbat istorio irakurri baikenituen harenak, zein baino zein politagoa. Gustura ikusi nuen filma, bertan argi … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Erantzun

Blogari gaiztoak

Atzo Eskoriatza-Luku autobide zati berria probatu genuen lehen aldiz —erosoa eta ikusgarria—, Gasteizera joan ginen-eta, film bat ikustera: La sombra del poder, thriller bat kazetariak dituena protagonista. Atzealdean, Washington, AEBetako gobernuaren asmoa segurtasuna pribatizatzako, bi hilketa, kongresista bat, maitasunezko triangelu … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Erantzun

Into the Wild

Asteburu honetan hiru film ikusi ditut, baina bat geratu zait bihotzean: Into the Wild, film hunkigarria, benetako historia batean oinarritua, eta Sean Penn aktoreak zuzendua. Filmak mutil gazte baten historia kontatzen du, zeinak, behin graduatuta, alde egiten baitu etxetik, eta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 2 erantzun

Antonia

Aurreko asteazkenean film bat ikusi genuen telebistan, zoragarria: Antonia’s line. Lau txakur handirekin egindakoa zen, baina txunditu egin ninduen, zer ondo eginda zegoen eta zelako bizipoza transmititzen zuen. Bigarren Mundu Gerraren ostean Antonia itzultzen da bere jaioterrira alabarekin, eta han … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Erantzun