Ama Paulak, 90 urte gaur

Denok berriro
Paula Mendizabal, gure ama, 1917ko urtarrilaren 15ean jaio zen Uritte baserrian, Eskoriatzan. Gaur, hortaz, 90 urte bete ditu. Hori dela eta, atzo festa txiki bat egin genuen Esteñibar baserrian, Elorrion, Kontxa Intxausti bere lagunaren konpainian.

Hamabost lagun elkartu ginen bazkarira. Zaharrena ama Paula bera, eta txikiena Paula txikia, gure amaren birbiloba. Hasteko, menestra jan genuen, Lierni koinatak maisuki prestatua. Ondoren, txuleta hezur bakoa. Eta amaitzeko, bizkotxoa, amak berak eta Begok prestatua. Kafera iritsi aurretik, bertso batzuk kantatu genizkion amari, Mikel Irizarrek atonduak. Eta gero zorionak eta opariak.

Egun biribila izan zen, arratsaldea amaitu aurretik Esteñibarko bizilagun berria ezagutu genuen-eta, Aimar Aranguren, Asier eta Amaia auzoen seme jaioberria. Ongi etorri beroa egin genion Aimar txikiari. Atzoko festako argazki sorta bat ikusi nahi baduzue, klik egin hemen.

Atzo kantatu genizun arren, gaur ere bihotz bihotzez abestu nahi dizut, ama, zorionik beroenak!

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , , . Gorde lotura.

3 erantzun Ama Paulak, 90 urte gaur-ri

  1. egilea: Isis

    ZORIONAK Paula!! eta urte askotarako.Muxu handi bat.

  2. egilea: Maite

    Zorionak eta urte askotarako!!! 🙂

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude