Etiketaren artxiboa: transplantea

Fernando haurrak hezur-muina behar du

Fernando Aretxabaletan jaio zen orain 9 hilabete, baina arazo larri bat du, eta aukera bakarra bizitzeko: hezur-muineko transplantea. Hori dela-eta haurtxoaren gurasoek blog bat sortu dute, Fernando necesita médula, dei ozena emaileak bilatzeko. Ni ere hezur-muinaren transplante bati esker bizi … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Erantzun

Zazpi urte transplantea egin zidatenetik

Gaurko egunez, orain zazpi urte, hezur-muineko transplantea egin zidaten Santanderren, Valdecilla Ospitalean. Bego emaztea beiraren bestaldean zela, Fatima arrebak emandako hezur-muina sartu zidaten, minbizia osatzeko helburuarekin. Zorionez, dena ondo joan zen, eta orain hemen gaude, kriskitinak baino alaiago, oporretan gainera. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , | 5 erantzun

Aupa, Carlos!

Egun hauetan Carlos bakargela batean dago, beiraren bestaldean Santanderko badia duela. Joan den ostiralean hezur-muinaren transplantea egin zioten Valdecillako Ospitalean, bigarrena, orain bost urte ere beste horrenbeste egin baitzioten hantxe bertan. 2003ko uztailean hiru euskaldun elkartu ginen Santanderren, Valdecilla Ospitalean, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Erantzun

Bost urte transplantea egin zidatenetik

2003ko uztailaren 29an, goizeko 10:30ean, hezur muinaren transplantea egin zidaten Valdecilla Ospitalean, Santanderren. Ordu erdi bat iraun zuen transplanteak: tarte horretan, Fatima arrebak emandako hiru poltsa zelula sartu zidaten kateter bat erabilita. Bost urte igaro dira harrezkero —garai hartan linfoma … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 5 erantzun

S.O.S. Hezur-muin emaileak behar dira

Maialen Zulueta haur mondragoetarrak 4 urte ditu, eta hezur-muin transplantearen premia, iragan martxoan leuzemia linfoblastiko bat aurkitu zioten-eta. Harrezkero hartu du kimioa, baina gaitza berriz agertu omen zaio, eta umeak ez luke beste kimio aldi bat jasango. Horregatik transplantea. Zoritxarrez … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 2 erantzun