Etiketaren artxiboa: saski-naski

ETAren su-etena

Atzo eguerdian Mondragon Unibertsitatean geunden berrogei bat irakasle, Finlandiatik etorritako beste irakasle batzuei entzuten. Halako batean, jendea telefonoak jasotzen hasi zen: batzuk dei diskretuak; beste batzuek, esamesak: ETAk su-etena iragarri du. Atsedenaldian ez zegoen beste mintzagairik euskaldunon artean. Arratsaldean, berriz, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Iruzkin 1

Luzamenduak

Egun batez, konpainia on batean, euskaldunik baizen ez zen lekuan nengoela, ekarri zuen solasak, izan zen perpausa, ez zuela deusek ere hainbat kalte egiten herri honen etorkizunerako, eta ez osasunerako ere, nola bakea geroko uzteak, egunetik egunera, biharretik biharrera luzatzeak. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 2 iruzkin

Tio Felix

Larunbatean hil zen Felix Aranzabal, Angiozarko Itsua, guretzat tio Felix, aitaren anaia baitzen. Umetan nire heroietako bat zen tio Felix. Urtero pare bat aldiz ikusiko genuen elkar, maiatzaren 15ean, sanisidroetan —orduan gurean egiten zuen lo—, eta abuztuaren 24an, sanbartolometan, Aguleta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 2 iruzkin

Mendraka txakolina

Campsak aparteko nota eman dio Mendraka Txakolinari Espainiako Ardoen Gidaliburuan, 88 puntu, txakolinen artean puntuaziorik garaiena, Txomin Etxaniz-ekin batera. Pozik nago, txakolin hori egiteko mahatsaren zati bat Esteñibar baserrian hazten delako, mimo handiz, Mikel Irizarrek behin baino gehiagotan kontatu digun … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Zertarako nortasun txartela?

Guri ia pentsaezina iruditzen zaigu, baina badira zenbait herrialde, non hiritarrek ez baitute erabiltzen nortasun txartelik: Zeelanda Berriak, Norvegiak eta Kanadak, adibidez, ez dute erabiltzen. Ezta Indiak eta Australiak ere, nahiz eta ematen duen laster ezarriko dutela, nola ustez ezarriko … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 2 iruzkin

Otsailaren 3a, ostirala

Egun hori berezia izango da jende askorentzat, arratsaldeko 18:30ean aurkeztuko baita Bergarako Miguel Altuna ikastetxean Goienkaria berritua. Egun horretan, Goio Aranak, diseinatzailerik sarituenak euskal diseinatzaileen artean aurkeztuko digu paperean bere azken lana. Paperean esan dut, zeren dagoeneko erakutsi digu formatu … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

Faroak

Flickr-en nabilela, Mantangorri argazkilari euskaldunaren gunera iritsi naiz, eta bertan argazki bat aurkitu dut, faro bat urdin ederra. Sartu Mantangorriren gunera, eta gozatu haren argazkiez.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Iruzkin 1

Bihar, lanera

Joan den larunbata ezkero ohean izan naiz, bronkitisak jota. Hasieran, bazirudien asteburua ohean igaroz gero erraz osatuko nintzela, baina uste baino egun gehiago behar izan dut, eta antibiotikoen laguntza, neure onera itzultzeko. Okerrik ez bada, bihar lanera itzuliko naiz.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 3 iruzkin

Zer da arrakasta?

Atzo txiste bat bidali zidan lagun on batek, sarean hara eta hona dabiltzan horietako bat. Zer da arrakasta? zioen txistearen izenburuak. Hemen erantzuna: 3 urterekin: Txizarik gainean ez egitea. 6 urterekin: Gogoratzea zer egin duzun egunean. 12 urterekin: Lagun asko … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 2 iruzkin

Earki gatxink!

Joan den urriaren 5ean artikulu bat argitaratu nuen hemen bertan, Wazemank, eta harrezkero mezu hark 42 erantzun jaso ditu, Faroan beste edozeinek baino askoz ere gehiago. Astean behin-edo beti agertzen da erantzunen bat, gehienetan saioaren jarraitzaileren batek idatzita, eta saioaren … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 3 iruzkin