ETAren su-etena

Atzo eguerdian Mondragon Unibertsitatean geunden berrogei bat irakasle, Finlandiatik etorritako beste irakasle batzuei entzuten. Halako batean, jendea telefonoak jasotzen hasi zen: batzuk dei diskretuak; beste batzuek, esamesak: ETAk su-etena iragarri du. Atsedenaldian ez zegoen beste mintzagairik euskaldunon artean.

Arratsaldean, berriz, dei bat jaso nuen etxean Goienkaritik, ea erantzungo nituen bi galdera su-etenarekin lotuta. Baietz, nik. Hona hemen galderak eta erantzunak:

Nola jaso duzu ETAren iragarpena, eta su-etena iraunkorra izatea?

Lehendabizi pentsatu dut bazela garaia, eta poztu egin naiz, albiste ona delako, ez beharbada onena —ETA desegin dela—, baina bai ona, eta hori abiapuntu egokia izan daiteke ona dena hobea izan dadin.

Zer baldintza eman behar dira, zure ustez, hemendik aurrera?

Orain pazientzia izan beharko dugu denok, eta odol hotza, probokazioak etorriko baitira, bake bidea oztopatu guran. ETAk pauso bat eman duen legez, Espainiako eta Frantziako gobernuek ere beste horrenbeste egin beharko lukete, presoekin adibidez.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

Erantzun bat ETAren su-etena-ri

  1. egilea: patxi lurra

    Neu Arrasaten enterau nintzan, lanean, eta pozten naz estimatzen dodan lankide bat izan zala esan eustana. Holako detaileak gogoratzekoak eta politak dira, ezta?

    Baina hoberena, albistea bera. Felicitacions a tothom!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude