Etiketaren artxiboa: liburua

Oñatiko emakumeak, harribitxi bat

Oraingoan Oñatiko herritik dator notizia. Izan ere, Joxe Felix Diaz de Tuesta lagun argazkilariak liburutxo zoragarria atera du: Oñatiko emakumeak. Bertan Oñatiko 35 emakume agertzen dira, 11 familiatakoak, belaunaldi diferentekoak (ahal denean birramama, amama, ama eta alaba eskemarekin), eta berauen argazkien ondoan, haien bizipenak, sentipenak eta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Liburuak | Etiketak , | Utzi iruzkina

Analfabetoentzat, azpititulurik ez

Egun hauetan Born a Crime liburua irakurtzen ari naiz, Trevor Noah komediante eta telebista-aurkezle hego afrikarrarena. Bera izatez mulatoa da —krimen izugarria apartheid garaian, aldi hartan debekatuta baitzeuden arraza desberdinen arteko sexu-harremanak—, eta liburuan bere haurtzaroa kontatzen du, oztopoz betea. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Azpitituluak | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina

Jon Salaberri liburua, Hego EHko liburutegi digitaletan

Sei hilabete joan direnean Jon Salaberri izeneko liburu digitala hiru formatutan eta doan kaleratu nuenetik, jakin dut bai eLiburutegiak eta baita Nafarroako liburutegiak sartu dutela liburua beren eskaintzan. Albisteak izugarri poztu nau, aspaldi amaitu nituen-eta hasierako promozio-lanak. Orain jendeak erabakiko … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Liburuak | Etiketak , , , , , | Utzi iruzkina

Lehen hilean jaitsitako liburu kopurua

Gaur hilabete jarri nuela nire azken liburu digitala, Jon Salaberri, hiesdunen aldeko ekintzailea, sarean eta doan. Harrezkero, 272 lagunek eskuratu dute liburuaren ale bana, hiru formatutan: epub, mobi eta pdf. Ondorioak Kontuan izanda liburua doakoa dela eta ez dudala horrelako … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Liburuak | Etiketak , , , , , , , , , , | Utzi iruzkina

Lehen astean jaitsitako liburu kopurua

Atzo aste bat bete zen nire azken liburu digitala, Jon Salaberri, hiesdunen aldeko ekintzailea, sarean eta doan jarri nuenetik, bi formatutan: epub (estandarra) eta mobi (Amazonena). Lehen astean 145 lagunek eskuratu dute liburuaren ale bana. Ondorioak Ez dakit astebetean 145 … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Liburuak | Etiketak , , , , , , , , | Utzi iruzkina

Jon Salaberri, liburua

Liburu bat amaitu dut Jon Salaberri aktibista mondragoetarrari buruz, Jon Salaberri, hiesdunen aldeko ekintzailea, eta sarean jarri dut, irakurri nahi duenak doan jaisteko moduan. Horrela amaitutzat jotzen dut, orain bai, Jon Salaberri proiektua, urte honen hasieran abiarazi nuena. Egia esan, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Liburuak | Etiketak , , , , , | 3 iruzkin

“Medikuak esan dit…”, oraindik bueltaka

Laster 11 urte beteko dira nire lehen liburuak argia ikusi zuenetik: “Medikuak esan dit minbizia dudala”. Lehen argitalpena agortu zen, eta oraingoa bigarrena da. Nire ustez, liburuak aspaldi eman zituen onenak, baina, noiz edo behin, iristen zait berri pozgarriren bat … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Liburuak | Etiketak , , , , | 2 iruzkin

Realzale baten bizipenak

Asteburu honetan “Mi abuela y diez más” irakurri dut, liburutxo bat Ander Izagirre kazetari donostiarrak idatzia Libros del K.O. argitaletxean. Ander Izagirre kontalari abila da, eta liburu honetan kontatzen digu nondik datozkion Real Sociedad futbol taldearekiko zaletasuna eta atxikimendua. Bere … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Futbola | Etiketak , , , , , , | Utzi iruzkina

Lasterketa sekretua eta dopina

Egun hauetan Tyler Hamilton txirrindulari ohi estatubatuarraren liburu bat irakurri dut, The Secret Race, berau interesgarri bezain ikaragarria, modu gordinean argitzen baitu nazioarteko txirrindularitzaren estoldetan zelan erabiltzen den dopina botere harremanak nor beraren interesetan irauli, ospea lortu eta negozioa egiteko. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , , | Utzi iruzkina

Mitxel Kaltzakorta eta progresio informatiboa

Argazkiak.org | Mitxel Kaltzakorta © cc-by-sa: huhezi Mitxel Kaltzakortak liburu bat argitaratu berri du, Zelan ordenatu egoki informazioa testuetan? (I), eta bertan azaltzen du zelan ordenatu egoki informazio-elementuak, euskarazko testuak erraz eta ondo prozesatzeko. Horretarako, azalpen teorikoez gain, Mitxelek 33 … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina