Jon Salaberri liburua, Hego EHko liburutegi digitaletan

2b2ba7e2-eec9-4a3b-a4b0-4a06c34abd74

“Jon Salaberri” liburu digitala, PDF formatuan inprimatuta, Kulturaten, Arrasaten.

Sei hilabete joan direnean Jon Salaberri izeneko liburu digitala hiru formatutan eta doan kaleratu nuenetik, jakin dut bai eLiburutegiak eta baita Nafarroako liburutegiak sartu dutela liburua beren eskaintzan.

Albisteak izugarri poztu nau, aspaldi amaitu nituen-eta hasierako promozio-lanak. Orain jendeak erabakiko du liburuak zer bide egiten duen plataforma digital horietan. Eskertu nahi diet, hori bai, eLiburutegiko eta Nafarroako liburutegiko arduradunei liburua beren plataformen magalean hartu dutelako.

Urte erdian jaitsitako liburu kopurua

Efemeride txiki hau aprobetxatuta, berriro begiratu dut Bit.ly zerbitzuan, jakiteko zenbat jendek jaitsi duen liburua Dropboxetik. Emaitza da 321 lagunek jaitsi dutela Jon Salaberri liburua, formatu hauetan:

  • Epub: 163
  • Pdf: 85
  • Mobi: 83

Bilakaera

Jakin nahi duenak zer bilakaera izan duen liburuak berau jaisteko orduan, ikus ditzake datuak hemen bertan idatzitako bi artikulutan:

Kategoria: Liburuak Etiketak , , , , , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude