Etiketaren artxiboa: futbola

Sabadell-en elastikoa

Atzo, telebista ikusten ari nintzela, une batez Eibar-Sabadell partidako irudi batzuk ikusi niituen, labur. Eta Sabadell-ekoen elastikoak ikusita, gogoratu nintzen, Sabadell-ekoa izan zela nik izan dudan futbol kamiseta bakarra. Seminarioan nengoela, amari futbol elastiko bat eskatu nion, eta, zelan ez … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Mourinho vs Guardiola

Bi entrenatzaile, bi lider, bi estilo. Bien gainean gehiago jakin guran, egun hauetan Mourinho versus Guardiola liburua irakurri dut, gustura irakurri ere, argia eta entretenigarria egin zaidalako. Lidergoaren ikuspegitik idatzita dago liburu hau, eta horregatik egin zait interesgarri, aspalditik nuen-eta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Kirola, politikarien erabilgarri

“Kirola ez da politizatu behar”, esaten digutenek ez dute beldurrik kirola erabiltzeko beren lotsak ezkutatze aldera, egun hauetan gertatu den bezala Kataluniako Estatutuaren auziarekin. Auzitegi Konstituzionalak, aprobetxatuta Munduko Futbol Txapelketan Espainia finalera iritsi zela eta nazionalismo espainiarra puri-purian dagoela, erabaki … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 5 iruzkin

Johan Cruyff, futbolaz

Orain hilabete-edo jakin nuen Johan Cruyff futbolista eta entrenatzaile ohiak astero idazten duela El Periódico de Catalunya egunkarian. Futbolista moduan paregabea izan zen. Baita entrenatzaile gisa. Eta, zer esanik ez, nire harridurarako, iritzi emaile moduan. Johan Cruyff-ek asko daki futbolaz, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | 2 iruzkin

Golaren ondorengo erritualak

Partida amaitzear dago. Baloia, aurkariaren area txikian. Han, etxeko jokalari batek buruz bidali du sarera. Goooooool! Golegilearen ondoan, taldeko beste jokalari bati irribarrea loratu zaio aurpegian, eta taldekidea besarkatzera abiatu da. Honek baina, astindu egin du lagunaren besoa, eta arineketan … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 6 iruzkin

Futbolari aberatsak eta berezko hautespena

Orain laupabost urte izango dira, Xabier Bengoetxea Realeko jokalari oihari entzun nion Huheziko ikasleei esaten zein gogorra den futbolarien bizimodua, igandero azterketa publikoa egiten baitzaie, eta astelehenero epaiketa, hedabide guztietan. Atzo, berriz, John Carlin kazetari britainiarrari irakurri nion artikulu bat … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 2 iruzkin

Euskadi ala Euskal Herria?

Euskal selekzioko jokalariek (ala eusko selekziokoek esan behar, behin horrela jarrita?) eta beste askok esan dute “Euskal Herria” izenarekin ez baldin bada, ez dutela jokatuko selekzioarekin. “Euskadi” izenak ez omen du balio, nahiz eta selekzioaren jatorrizko izena –hasieran “Euzkadi”, eta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 3 iruzkin

Espainia, Espainia!

Norbait geratzen bada ez dakienik zer den “patriotismo constitucional” dontsua, ikustea besterik ez du datorren igandean Eurokopako finala Cuatro telebista katean. Nik atzo ikusi nituen bai partida aurretikoen zati batzuk eta baita partida bera, eta ez dut zalantzarik: nazionalismo atzerakoi, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | 5 iruzkin

Futbol ikusgarria

Atzo iluntzean Liverpool–Arsenal futbol partida ikusi nuen: lehen zatiko lehen hamar minutuak eta bigarren zati osoa. Partida zoragarria izan zen: ikusgarria, bizkorra, garbia, aldakorra… Nire ustez, Arsenal talde hobea izan zen, eta futbol biribilagoa egin zuen, baina Liverpoolek adore ikaragarria … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 2 iruzkin