Bergarako Gaztetxean

Txapa Irratian
Larunbata egun emankorra izan zen guretzat, batez ere arratsaldea. Anaia Ramonen erakusketa ikusi ondoren, Gaztetxera joan ginen, Bergaran bertan, eta han jendea jo eta ke lanean ikusi genuen, musika jaialdi bat prestatzen.

Gure zorionerako, bertan Ander Bolibar aurkitu genuen, nire ikasle ohia, hura ere lanean, eta berak gidatu gintuen Bergarako kartzela zaharrean barrena, bertan dago-eta gaur egun Gaztetxea. Angiolilloren ziega ikusi genuen, gaur egun gaztetxeko liburutegi bihurtua, espetxe zaharreko galeria, sukaldea eta Txapa Irratia.

Denok ere harrituta geratu ginen zelako lana egiten duten Bergarako Gaztetxean. Bejondeiela!

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , . Gorde lotura.

2 Responses to Bergarako Gaztetxean

  1. egilea: abolibar

    Kasualitatez erramu zapatuan jende dezente gerturatu zen kartzela zaharra bisitatzera. Guretako plazer bat da, leku historikoa den heinean, ateak irekita izatea. Poztu nintzen bisitaz. Ondo pasa oporrak.

  2. Joxe Aranzabal egilea: Joxe Aeanzabal

    Mila esker, Ander!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude