Zer esan minbiziari, aukera izanez gero?

Livestrong fundazioak —Lance Armstrong txirrindulariak sortua minbiziari aurre egiteko— bideo ikusgarria sortu du, non gaixo pilo batek aurrez aurre hitz egiten dion minbiziari, hau entzuten balego bezala. Denetik deitzen diote: hiltzaile, patetiko, galtzaile, koldar, triste, kakanarru…

Ariketa interesgarria. Norbera akojonatu ordez, prestatu borrokarako, gaixoaldia horixe baita, borroka luzea. Eta borroka horretan, oso inportantea da gaixoaren jarrera. Utikan!

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , . Gorde lotura.

3 erantzun Zer esan minbiziari, aukera izanez gero?-ri

  1. egilea: Elena Laka

    Minbiziari aurre egiteko beharrezkoa da jarrera positibo eta balientea. Baina irudipena daukat askotan ez ote diogun gaixoari gehiegi exijitzen: gaixorik dago eta gainera ohiko egoera batean baino kemen handiagoa eskatzen diogu.

    Gainera borrokarako jarrera hori horren beste azpimarratzeak eraman dezake pentsatzera minbizia gainditu ez dutenek, eta denok ditugu kasuak inguruan, amore eman dutela borrokaren aurrean, edo okerrago oraindik, ahulak izan direla.

    Batzuetan transmititu daiteke minbizia indartsuek mendertatzen dutela, eta ez da hori, jarrera oso inportantea izanda, sendaketa ez da bakarrik balentria kontua.

    Errespetu osoz minbizia kementsu gainditu duzuenontzako, Joxe.

    Besarkada bat

  2. Joxe Aranzabal egilea: Joxe Aranzabal

    > Batzuetan transmititu daiteke minbizia indartsuek menderatzen dutela,
    eta ez da hori, jarrera oso inportantea izanda, sendaketa ez da
    bakarrik balentria kontua.

    Ados horrekin, Elena. Gaixotasuna sendatzean beste faktore asko ere sartzen dira: gaixotasun mota, harrapatutako unea, gorputzaren egoera, mediku taldea… Hala ere, uste dut bideoak azpimarratu nahi duela zein garrantzizkoa den borrokarako jarrera izatea. Besarkada bat.

  3. egilea: Nahikari

    Gure etxean “bitxoa” deitzen genion minbiziari. Elenak dioen bezala faktore askok parte hartzen dute. Borrokatzeko gogoak izan behar dira, baina duda barik, gogorrenak eta borrokatzeko gogoak izan behar dutenak ingurukoak eta familiakoak izan behar gara. Kementsu eta gogoz baldin bagaude ingurukoak, kementsu egongo dira gaixoak eta “bitxoa” menderatzeko aukera gehiago izango dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude