Goio Arana, master and commander

Goio-zuzentzen

Atzo campusa inauguratu genuen, Mondragon Unibertsitateak Aretxabaletan daukana, eta, zorionez, dena joan zen primeran. Baina gauzak ez ziren bobilis-bobilis gertatu; aurretik, batzorde batek sekulako lana egin baitzuen inaugurazioa prestatzen. Eta denen buru, Goio Arana lankidea. Berak koordinatu zituen bilerak, berak zuzendu probasaioak, halako bi egin genituen-eta atzokoaren aurretik, eta berak gainbegiratu zuen dena.

Goiok erakutsi digu planifikatzaile paregabea dela. Erakutsi digu, halaber, zelan egiten den lidergo sortzaile eta biderkatzailea. Besteok gustura hartu dugu parte egitasmoan, eta izugarri poztu gara, bera bezainbeste esango nuke, dena primeran irten zelako. Eta gu diodanean, esan nahi dut atzokoan zelan edo halan parte hartu zuen jendea —langileak, irakasleak eta ikasleak. Ez harritu Ikus-entzunezko komunikazioan gabiltzan irakasle taldeak halako poz aurpegiak izatea dena amaitu zenean. (Argazkiak: Yera Sanchez)

Lankideak 2

Kategoria: MU Etiketak , , , , , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude