Etiketaren artxiboa: 2015

Aurten kale mahats-batzean

Aurten iragan larunbatean egin zen mahats-batzea Esteñibar baserrian, Elorrion, hilaren 26an. Ia hirurogei lagun elkartu ziren lan horretarako, inoiz baino gehiago seguruenik, baina nik kale egin nuen, ez nengoen-eta ondo. Pena izugarria eman zidan huts egin izanak, bigarrenez gertatu zait … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Esteñibar | Etiketak , , , , , , | Utzi iruzkina

Jazten aldizkaria

Datu bila ari nintzela, ikusi dut Arrasate Euskaldun Dezagun elkarteak (AED), PDF formatuan eskaintzen duela bere webgunean Jazten aldizkaria, Julen Arexolaleiba soziolinguista arrasatearrak zuzendu zuena XX. mendeko 90. hamarraldiaren lehen erdian. Jazten AEDren ahalegin berezia izan zen, partekatzeko bere baitan … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak euskara | Etiketak , , , , , , | Utzi iruzkina

Agur Jaunak, eta Andreak

Atzo Euskal Herriko Unibertsitateak erakutsi zigun modu bikainean tradizioak moldatu eta egokitu egiten direla garaietara. Ikasturte hasierako ekitaldi ofizialean, agintariei ongi etorria egiteko orduan, Agur Jaunak abestu zen, baina letrak bi aldaketa esanguratsu zituela: Gizonekin batera, andrak agurtzen ditu abestiak. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Feminismoa | Etiketak , , , , , | Iruzkin 1

Markdown hizkuntza ikasten

Egun hauetan hizkuntza berri bat ikasten ari naiz, Markdown, gero eta gehiago erabiltzen baita idazkuntzan. Ikasten hasi bezain laster, ordea, konturatu naiz orain hamalau urte hasi nintzela hizkuntza horren antzekoa erabiltzen, jakin barik oso ondo zer zen, orduan markatze-sistema hori … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Idazkuntza | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Berriaren Estilo liburua eta Twitter

Azken aldi honetan, tarteka-marteka, eta Twitter kontsultatzen ari naizela, begia joan egiten zait Berriaren Estilo Liburuaren (BEL) Twitter kontura. Sarrera berri bat dela, herrietako festak direla edo Kontxako estropadak, konturatu naiz, BEL etengabe ari dela eguneratzen, eta bertako arduradunak lan … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak euskara | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina

Galdakaoko Ospitaleko kafetegian, izoztuta

Beti izan dut gogoko Galdakaoko Ospitaleko kafetegia, niretzat erritual modukoa bihurtu baita, kontrola-edo dudan bakoitzean, bertan kafesne bat hartzea, kruasan batekin lagunduta. Egia esatera baina, aldi batzuetan gogokoagoa izan dut, beste batzuetan baino. Kafetegian erretzen zenean. Orduan ez nuen hain … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Minbizia | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina

Etxeko indarkeriaren sekretuak

Leslie Morgan idazleak oso gazterik nozitu zuen etxeko indarkeria, 22 urterekin ezkondu baitzen, erabat maiteminduta, bere erasotzaile gupidagabea izango zenarekin. Bi urte eta erdi infernuan bizi izanda, erabaki zuen argia egitea bere egoeran, eta mundu guztiari esan zion senarrak jo … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Indarkeria | Etiketak , , , , , | Utzi iruzkina

Illarraren itzulera

Ulertzen dut realzale gehienen poza Asier Illarramendi Realera itzuliko delako, eta ez naiz nor Asierren beraren erabakiak epaitzeko, baina, zer esango dizuet, pena apur bat eman dit albisteak, Realak eta Real Madrilek itxi dutela tratua eta Illarra “bere betiko etxera” … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Kirola | Etiketak , , , , , | Utzi iruzkina

Eibar, lider

Lehen partida 1-3 irabazita, ezin hobeto ekin dio Eibar Futbol taldeak 2015-2016 denboraldiari, lehen jardunaldia jokatuta, bera baita liderra. Badakigu dezente sufritu beharko duela mailari eusteko. Baina, horregatik hain zuzen, une egokia izan daiteke bideo hau ikusteko, urte honen hasieran … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Kirola | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina

Jakobitak eta konposta

Abuztuaren 12an, Zaldieroak jakobiten berri eman zigun Berrian, bertako orrietan egunero egiten duen zintan. Orduan jakin nuen jakobitak direla Jakoba Errekondo agronomoaren jarraitzaileak, eta hortik ondorioztatzen dut gehienak ortulariak, baserritarrak eta lorezainak izango direla, esparru horietan gaur egun Jakoba Errekondo … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak euskara | Etiketak , , , , , | Utzi iruzkina