Kategoriaren artxiboa: Esteñibar

Azken mahats-batzea Esteñibarren

Joan den larunbatean, urriak 5, azken mahats-batzea egin genuen Esteñibar baserrian, Elorrion. Egun gogoangarria izan zen, festa handia, gogora ekarri ziguna bertan orain 24 urte egin genuen etxe-sartze alai hura. Orduan bezala, larunbatean ere hantxe ginen Irizar eta Aranzabal familiak, baita beste … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Esteñibar | Etiketak , , | Iruzkin 1

Sagasti berri, sagasti zuri…

Atzo Esteñibar baserrian izan ginen, hemen Elorrion, eta begietarako festa izan genuen, udaberria bete-betean ageri da-eta. Sagarrondoak, adibidez, pinporta zuriz jantzita ageri ziren. Egoera ezin hobea argazki bat egiteko Bego eta Fatimarekin. Eta gogoan Antton Valverde abeslariaren ahotsa Xabier Lizardi poetaren … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Esteñibar | Etiketak , , , , , , | Utzi iruzkina

Aurten kale mahats-batzean

Aurten iragan larunbatean egin zen mahats-batzea Esteñibar baserrian, Elorrion, hilaren 26an. Ia hirurogei lagun elkartu ziren lan horretarako, inoiz baino gehiago seguruenik, baina nik kale egin nuen, ez nengoen-eta ondo. Pena izugarria eman zidan huts egin izanak, bigarrenez gertatu zait … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Esteñibar | Etiketak , , , , , , | Utzi iruzkina

Mahats batzea 2013

Urriaren 12a berezia izan da aurten, egun horretan egin genuen-eta, atzo, mahats batzea Esteñibar baserrian, Elorrion. Eta bertan ospatu genuen Bego emaztearen urtebetetzea. Beste mahasti batzuetan legez, mahatsa ez zegoen asko, aurten urte kaskarra izan baita txakolinerako, baina umorea eta musika … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Esteñibar | Etiketak , , , , , , , , , | Utzi iruzkina