Etiketaren artxiboa: 2014

Asteburua Baztanen

Aprobetxatuta larunbatean Mikelek eta Fatimak bilera bat zeukatela Baztanen, Nafarroa Garaian, baliatu dugu asteburu hau bertara joan eta zenbait leku bisitatzeko, orain hiru bat aste, eguraldia tarteko, amaitu barik utzi genuen bidaia ganoraz amaitze aldera. Ederra ikusi dugu Baztan, batez … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Familia | Etiketak , , , , , | Utzi iruzkina

Nazionalista espainiarrak

Joan den asteartean, sekulakoak entzun ziren Espainiako parlamentuan nazionalisten kontra, eta horretan bereziki nabarmendu zen Rosa Díez UPyD alderdiko buruzagia. Grazia egiten dit politikari espainiar askoren tema adierazteko, behin eta berriro, nazionalistak besteak direla, eurak ez. Aspalditik nago arduratuta jarrera … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Politika | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Carlos, hamaika urte geroago

Atzo ospitale eguna izan nuen Galdakaon, bertan hitzordu bikoitza izan nuen-eta, Oftalmologia eta Hematologia sailetan. Eta ospitalean nengoela, topo egin nuen aspaldiko lagun batekin, Carlos Atutxa dimarra, orain hamaika urte Ramon Ugalde zena eta nirekin batera Valdecillako ospitalean izandakoa hezur-muinaren … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Minbizia | Etiketak , , , , , | Iruzkin 1

Zigarrola blues

Orain hogeita lau urte, 1989ko martxoaren 31n, seguruenik gutun gutxi geneukalako aste hartarako, eskutitz bat idatzi nuen Arrasate Press aldizkariaren 12. zenbakirako: “Zigarrola blues”. “J.A.M” izenpetu nuen, alegia, Joxe Aranzabal Mendizabal. Gutunak atentzioa eman dio beste auzokide bati, Sergio Azkarate … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Arrasate Press | Etiketak , , , , , , | Utzi iruzkina

Asteburua Baigorrin

Gure ama hil zenean, anai-arrebok erabaki genuen noizean behin elkartu egingo ginela bidaia baten aitzakian, handik aurrera desagertzeko arriskua ikusten genuen-eta ordura arte gurasoek eskainitako elementu lotzailea. Ildo horretan, asteburu honetan egin dugu azken elkarretaratzea, Baigorrira egindako bidaia baten bueltan. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Familia | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Afflicted, film izugarria

Apirilaren 4an Afflicted filma estreinatuko da, Nahigabetuta, eta hona ekarri dut, film horren zuzendarietako bat Clif Prowse delako, orain hogeita hamaika urte Vancouverren zaindu nuen umeetako bat —bestea David zen, Clif-en anaia txikia, gaur egun Japandroids musika taldeko kidea. Clif … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Zinea | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina

Alkateak irratian

Gustura entzun dut Euskadi Irratian Maite Artola kazetariak zelan hitz egiten zuen Euskal Herriko hiru alkaterekin, oker ez banago Agoitz, Zamudio eta Zumarragakoak, hizpide zutela azken aldian euren herrietan agertu diren pintadak. Gustura entzun dut, euskaraz ari zirelako, natural eta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Irratia | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Breaking the Code

Orain bi urte ez nekien nor zen Alan Turing. Bere jaiotzaren mendeurrena zela-eta, hainbat erreportaje irakurri nituen, eta izoztuta geratu nintzen jakin nuenean ni jaio nintzenean, 1952an, epaile batek kondenatu zuela Alan Turing kastrazio kimikora, baldin ez bazuen nahi espetxera … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Azpitituluak | Etiketak , , , , | Iruzkin 1

Blog plataforma berriak

Egun hauetan blog plataforma biren berri izan dut: Ghost eta Medium. Biek azpimarratzen dute argitaratzeko erabilerraztasuna eta malgutasuna, WordPress moduko plataformak konplikatuegi bihurtu direla iritzita. Ados nagoenez iritzi horrekin, biak probatu nahi izan ditut, ikusteko nondik nora doan blogen kontu … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Blogak | Etiketak , , , , , | Iruzkin 1

Bihar-etziko termostatoa

Orain sei urte eta erdi, 2007an, lehen iPhone hura ikusi nuenean bezala, gaur ere jakin izan dut zelakoak izango diren bihar-etziko termostatoak. Horretarako nahikoa izan dut Nest izeneko termostatoa ikustea, albiste batean irakurri ondoren atzo Googlek Nest Labs enpresa erosi … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Teknologia | Etiketak , , , , | Iruzkin 1