Blog plataforma berriak

Egun hauetan blog plataforma biren berri izan dut: Ghost eta Medium. Biek azpimarratzen dute argitaratzeko erabilerraztasuna eta malgutasuna, WordPress moduko plataformak konplikatuegi bihurtu direla iritzita. Ados nagoenez iritzi horrekin, biak probatu nahi izan ditut, ikusteko nondik nora doan blogen kontu hori.

Ghost

Ikusi nuenean Ghost plataformaren bideoa, erakargarria egin zitzaidan, batetik software libreaz eginda dagoelako, eta bestetik, benetan erabilerraza ematen duelako. Horregatik, kontu bat sortu nuen, baina ez nuen aurrera egin, nork bere zerbitzaria erabil ezean, kobratu egiten duelako. Hor bukatu zen nire ahalegina.

Medium

Honek ez zeukan bideorik erakusteko zelan dabilen, baina erraz egin nuen aurrera bloga sortu bitartean. Medium plataformako sortzaileak Twitter-eko sortzaileak direnez, nork bere Twitter kontuarekin egin behar du bat, Medium-en kontu bat izateko. Hortaz, kasu honetan bloga Joxe Aranzabal da, Twitter erabiltzailea, eta ez dauka izenik (Faroa, Gizakom…). Izena, berriz, artikulu bakoitzak izango du, beronen izenburuarekin. Behin kontua irekita, oso erraza da bloga betetzea: berak eskatzen dizu argazki bat jartzea eta testua sartzea. Argazki nagusia oso handia da, eta ikusgarria egiten da, nik sortutako adibidean bezala. Ondorengo argazkiak hainbat formatutan jar daitezke + zeinua agertzen den tokietan (paragrafo bakoitzaren ondoren, nahi izate aldera), eta klik bat nahikoa da argazkiaren formatua hautatazeko. Testua lantzea ere sekula baino errazagoa da, horretarako nahikoa baita testu zati bat aukeratzea.

Behin artikulua argitaratuta, Medium-ek aukera ematen du bildumak sortzeko (Collections, ingelesez), edo artikulu hori bilduma jakin batean sartzeko. Nik aproba egin dut, eta Travel experiences bildumara bidali. Hala ere, pentsatzen dut ez dutela onartuko, nirea euskaraz dagoelako idatzita. Hortaz, horrelako kasuetan uste dut onena litzatekeela bilduma berri bat sortzea, izenburua euskaraz duela.

Asko gustatu zait Medium-en estetika, minimalista izanda ere, oso dotorea delako. Letratipoa ere dotorea dauka, egokia irakurtzeko.

Kategoria: Blogak Etiketak , , , , , . Gorde lotura.

1 Response to Blog plataforma berriak

  1. egilea: Jozulin

    Nik aspalditxoan egin nuen aproba https://jozulin.jux.com/ -en eta itxura polita zuen arren ez nuen aurrera jarraitu. Imajinatu blog osoa migratzen duzula bertara eta halako egunean zerbitzua etetea erabakitzen dutela… Beldurra!
    Segi fin! 😉

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude