Etiketaren artxiboa: aranzabaldarrak

Berrion

Berrio da Elorrioren 15 auzoetarik bat, eta kokatuta dago Elorrio eta Elgeta artean. Atzo hantxe elkartu ginen anaia-arreba arteko batzuk gure bikotekideekin, bertan bazkaltzeko. Bazkaldu, primeran. Ondorengo tragoa ere etxaurrean, giro epel-gozoan. Eta alde egin aurretik, San Estebango ermitara egin … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Familia | Etiketak , , , , , | Erantzun

Asteburua Baigorrin

Gure ama hil zenean, anai-arrebok erabaki genuen noizean behin elkartu egingo ginela bidaia baten aitzakian, handik aurrera desagertzeko arriskua ikusten genuen-eta ordura arte gurasoek eskainitako elementu lotzailea. Ildo horretan, asteburu honetan egin dugu azken elkarretaratzea, Baigorrira egindako bidaia baten bueltan. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Familia | Etiketak , , , | Erantzun

Aranzabal soinujoleak

Gure familian zazpi soinujole izan dira, larunbatean Peli Aranzabal lehengusuak gogorarazi zigun moduan, Angiozarren bazkaltzen ari ginela lehengusu-lehengusinak. Tio Bixente ZaloƱakoa izan zen lehena, gure aitaren osaba. Soinu txikiarekin jotzen zuen, eta horixe jotzen irakatsi zien hiru lobari, hirurak Angiozarko … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , | 3 erantzun

Guardian, Errioxan

Asteburu honetan Guardian izan gara Aranzabal neba-arrebak, Arabako Errioxan, gure senar-emazteekin batera. Eta bisitatu ditugu txikitan bizi izandako tokiak, ibilitako lekuak eta mirestutako parajeak, zeren txikiak ginela hasi baikinen Guardiara joaten, bertan uda pasatzera, gure gurasoek uste baitzuten leku egokia … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , , | Erantzun

Irizartarrak, RW. Aranzabaldarrak, RO

Lawrence Lessig irakasleak ederto azaltzen du Remix liburuan zelan gramofonoaren aurretik kultura RW erakoa zen, alegia, Read/Write, gaurko geek-en hizkuntza erabiltzeagatik. RW kulturan, jendea etengabe ari zen abestien bertsioak egiten, horretarako ahotsa eta musika instrumentuak erabilita. Gramofonoak, diskoak eta enparauek, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , | Erantzun