Kategoriaren artxiboa: Sailkatugabeak

Souncloud: podcastak egin eta musika zabaltzeko

Aspaldi nenbilen audioak ganoraz kudeatuko zituen webgune edo zerbitzu baten bila, eta atzo aurkitu nuen, txiripaz: Soundcloud. Bi lagunek sortu omen zuten 2007an Berlinen, eta gaur egun 5 milioi erabiltzaile ditu. Hainbat aukera eskaintzen ditu, denak itxura onekoak: Ahozko mezuak … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 3 iruzkin

Nik ez nuen nahi, baina…

Jokalaria zen garaian, gustuko nuen Josu Urrutia, ausarta ikusten bainuen, eta oso bat eginda Athletic-en koloreekin. Egun hauetan, berriz, ez zait bat ere gustatu zelan aurkeztu duen bere hautagaitza: “Inoiz ez dut nahi izan Ibaiganeko aulkia…”, edo “sekula ez dut … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | 2 iruzkin

Astotxoa, gure astotxoa…

Igande gehienetan, bazkaldu ostean, osteratxo bat egiten dugu Gazeta auzoan, Elorrion. 2.840 metro gorabeheratsu izaten dira, baina oso politak, beti dugu-eta ezusteko atseginen bat. Joan den igandean bezala, Barrutieta aldean asto hauek ikusi genituenean, lasai-lasai belarra jaten, tartean astakumea ere … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , , | Iruzkin 1

Angiozarren, Darwinekin

Atzo Angiozarren izan nintzen, Bergaran, bertan lurperatu zuten-eta Rufina Zubierrementeria, Zabaleta baserrikoa, emakume berezia inondik ere: irekia, alaia, eskuzabala… Laurogeita hamalau urterekin hil zen, eta, albistea jakin bezain laster, erabaki nuen hara joan behar nintzela, Rufinari agur esatera. Elizara iritsitakoan, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 3 iruzkin

Zelan berreskuratu ordenagailu lapurtua

Joan den martxoaren 21ean Joshua Kaufman gazteari ordenagailu eramangarria ostu zioten bere apartamentuan, Oakland hirian, Kalifornian. Aplikazio berezi bati esker, Hidden, Joshuak ebidentziak jaso zituen lapurraren kontra, Muthanna Albedashi, 27 urteko taxi gidari bat, eta ordenagailua berreskuratu zuen. HiddenHidden aplikazioak … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Iruzkin 1

Hezur muina Erik haurrarentzat

Erik 8 urteko mutikoa da, eta emaile baten hezur muina behar du leuzemiari aurre egiteko. Bert eta Ainhoa haren gurasoek deia zabaldu dute Euskal Herrian, anima gaitezen hezur muinaren emaile egitera, Erik-ek, eta beste askok, aukera gehiago izan dezaten. Ni … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Sabadell-en elastikoa

Atzo, telebista ikusten ari nintzela, une batez Eibar-Sabadell partidako irudi batzuk ikusi niituen, labur. Eta Sabadell-ekoen elastikoak ikusita, gogoratu nintzen, Sabadell-ekoa izan zela nik izan dudan futbol kamiseta bakarra. Seminarioan nengoela, amari futbol elastiko bat eskatu nion, eta, zelan ez … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Giro bitxia Elorrion, hauteskundeak direla eta

Egun hauetan giro bitxi samarra sumatzen dut Elorrion, ezker abertzaleak alkatetza gal dezakeela-eta. Igandean Bilduk eta EAJk seina zinegotzi irabazi zituzten, nahiz eta Bilduk 200 bat boto gehiago irabazi jeltzaleek baino. PPk, azkenik, zinegotzi bat. PPko zinegotziak dagoeneko adierazi du … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , , | 8 iruzkin

Tu quoque, Odon?

Donostiako alkate hogei urtez izanda, eta sinistuta berriro irabaziko zituela joan den igandeko hauteskundeak —beste askok ere horixe uste genuen—, Odon Elorza eskuzabal agertu zen donostiarren artean. Halaxe idatzi zuen bere blogean, fair play dotoreaz: Respeto a la lista mas … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Etorri zatoz ala joan zoaz?

Atzo bi lankideren arteko elkarrizketa entzun nuen telefonoz, kafea hartzekotan zirela. Halako batean, batek galdetu zion besteari: “Hator ala hoa?”, eta arraroa egin zitzaidan, hori esateko, bizkaieraz behintzat, guk aspalditik erabili baitugu beste esamolde hau, orain urte dezente Derion ikasitakoa, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 3 iruzkin