Kategoriaren artxiboa: Sailkatugabeak

Elurra mara-mara

Iragarrita zegoen, eta, hala ere, ezusteko atsegina izan zen Kanpazar mendatean gora gentozela elurra mara-mara ikustea. Gaueko 23:20ak ziren, eta Ormaiztegitik bueltan gentozen, han erakusketa eder bat ikusita bertako industrializazioaz. Behin lagunak agurtuta, autoan sartu ginen afrontuaren erdian. Deskarga igoten, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , | Erantzun

Elizak Debagoienean bereganatutakoa

Joan den ostiralean Berria egunkariak erreportaje interesgarria ekarri zuen, bertan azalduta azken aldian Eliza katolikoak 1.612 ondasun bereganatu dituela Hego Euskal Herrian, tartean elizak, futbol-zelaiak, plazoletak, ermitak, etxeak, hilerriak, ortuak, basoak eta lursailak. 132 ondasun Debagoienean Debagoiena ez da salbuespena … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , | Erantzun

Jon Salaberri Goiena Telebistan

Datorren igandean 20 urte beteko dira Jon Salaberri hil zela, HIESaren kontrako aktibista mondragoetarra. Bost egun lehenago, atzo, Goiena Telebistak opari ederra egin zion, 45 bat minutuko erreportajea eskainita. Erreportajerako Goiena Telebistak elkarrizketatu zituen hainbat pertsona, zelan edo halan harremana … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , , , , | Erantzuna 1

Jon Salaberri proiektua

Bera bizi zela, sekula ez nuen berbarik egin Jon Salaberri herrikidearekin, baina publiko egin zuenean hiesduna zela eta asmoa zuela bera bezalako gaixoen alde lan egiteko, iruditu zitzaidan sekulako meritua zuela. Orain hogeita bost bat urte, bera izan zen HIESaren … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , , , , , , , , | Erantzun

Noiztik Laboral Kutxa konfesionala?

Oraindik ulertu ezinik nabil zer egiten duen Txomin Garcia Laboral Kutxako lehendakariak Arizmendiarrieta santu egiteko batzordeko buru. Itxura guztien arabera —paperek hori diote— gizarte laiko batean bizi gara, eta gizarte laikoetan badakigu erlijioa gizabanakoaren kontua dela, alegia, zerbait pribatua. Baina, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , , , | Erantzuna 1

NASA eta krisi-komunikazioa

Astearte gauean, ohean nintzela, piztu iPada, sartu Twitterren, eta konturatu nintzen 15 minutu falta zirela NASAk suziri bat jaurtitzeko espaziora. Ikusminak jota, geratu egin nintzen 23:30ak arte jaurtiketa ikustera, baina, suziria jasotzen hasi bezain laster, lehertu egin zen. Erabateko hondamendia, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Erantzun

Argiñetako indusketak bisitatzen

Gaur arratsaldean Argiñeta auzoan izan gara, Elorrion, bertan bisitatzeko aurtengo indusketak, bigarren urtez Bilboko Arkeologia Museoak zuzentzen dituena. Agindutako orduan, eta trumoi hots artean, 16 bat lagun elkartu gara San Adrian ermitan. Krisek azaldu digu 2012an hasi zirela indusketa lanak, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzuna 1

Manuel Castells, irratian

Gaur goizean Manuel Castells soziologoari entzun diot SER irratian, A vivir, que son dos días saioan, eta beti bezala, oso gauza interesgarriak esan ditu gaurko egoeraz eta teknologiaren bilakaeraz. Castells katedraduna da Kaliforniako Unibertsitatean, Berkeleyn, eta gaur egun Ikerkuntzako irakaslea … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

Elkar dendaren sasi beherapena

Ez zait gustatzen Elkar dendak orain dela gutxi hartu duen erabakia, aldatzeko beherapen eta puntu sistema bezeroari. Beronen bidez, esan liteke Elkarrek erabaki duela dirua aurreratu nahi duela, bezeroen kontura. Halaxe esan nien Arrasaten eta Donostiako alde zaharrean kobratu zidatenei, eta, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | 3 erantzun

Ebakuntza gelan

Ez nuen uste ebakuntza gela behar zenik begiak operatzeko, baina halaxe da. Nik neuk probatu dudanez, ICQO ospitalean, behintzat, behar den moduko ebakuntza gela daukate. Bertan hiru aldiz egon naiz azken aldi honetan, baina lehenengoan etxera bidali ninduten, operatu ezinik. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , , | Erantzun