2018an irakurritako liburuak

Orain hamabi urte, 2006an, kalkulu-orri bat ireki nuen Google Docs-en, eta bertan hasi nintzen idazten urte bakoitzean irakurritako liburuak. Harrezkero, bete egin dut, txintxo-txintxo, kalkulu-orriori, jakin dezadan gero noiz zer irakurri dudan, eta irakurritakoak zer inpresio utzi didan.

Faroan bertan 2007an eman nuen argitara zenbat liburu irakurri nituen, baina harrezkero ez dut hona ezer ekarri. Tartean urte oparoak izan dira, baina baita pobre samarrak ere, gutxi irakurritakoak.

Aurten, urte hasieran ezarri nion neure buruari gehiago irakurtzeko helburua, eta konforme samar geratu naiz emaitzarekin.

  • El mejor equipo del mundo, C. Ranedo eta T. Ondarra (El Gallo de Oro, 2017)
  • Nueva ilustración radical, Marina Garcés (Nuevos Cuadernos Anagrama, 2017)
  • Herejeen alaba, A. Berrojalbiz eta J. Sarrionandia (Pamiela, 2017)
  • El año que nevó en Valencia, Rafael Chirbes (Nuevos cuadernos Anagrama, 2003)
  • Postariak bi aldiz deitzen du beti, James M. Cain (Igela sail beltza, 2003)
  • The Impossible Exile: Stefan Zweig at the End of the World, George Prochnik (Other Press,2014)
  • Frankenstein, Mary Shelley (Gero, 2004)
  • Born a Crime, Trevor Noah (Spiegel & Grau, 2016)
  • El hombre que amaba a los perros, Leonardo Padura (Tusquets, 2016)
  • Ospa, Juan Luis Zabala (Susa, 2017)
  • Beltzak, juduak eta beste euskaldun batzuk, Joxe Azurmendi (Elkar, 2018)
  • Abundance. The Future is Better Than You Think, P. H. Diamandis eta S. Kotler (Free Press, 2014)
  • Orient-Expresseko hilketa, Agatha Christie (Igela, 2004)
  • King Kong teoria, Virginie Despentes (Eskafandra, 2017)
  • Erraiak, Danele Sarriugarte (Elkar, 2014)
  • Azala erre, Danele Sarriugarte (Elkar, 2018)
  • Errusiar diskoteka, Vladimir Kaminer (Pasazaite, 2015)
  • ¿Quién domina el mundo?, Noan Chomsky (B de Books, 2016)
  • Axularren historiak, Patxi Salaberri Muñoa (Pamiela, 1998)
  • Viaje a la aldea del crimen, Ramon J. Sender (Libros del Asteroide, 2016)
  • Gauza guztien zergatia, Quim Monzó (Elkarlenean, 1998)
  • Horma, Anjel Lertxundi (Erein, 2017)
  • Jakin 225: Euskara batuak 50 urte, Lorea Agirre, Irene Arrarats, etab. (Jakin, 2018)
  • Trás-os-Montes. Un viaje portugués, Julio Llamazares (Alfaguara, 2002)
  • Stilton dut izena, Geronimo Stilton, Elisabetta Dami (Destino, 2011)
  • Ante el dolor, Eduardo Clavé (Temas de hoy, 2000)
  • Italia, bizitza hizpide, Anjel Lertxundi (Alberdania & Berria, 2004)
  • Si esto es un hombre, Primo Levi (Muchnik Editores SA, 1995)
  • Etxera bidean, Xamar (Pamiela, 2018)
  • Duvoisin kapitainaren malura, Kepa Altonaga (Pamiela, 2018)
  • Nuestras riquezas, Kaouther Adimi (Libros del Asteroide, 2018)
  • Lasai, ez da ezer gertatzen, Ana Malagon (Elkar, 2014)
  • Apología. Memorias de un editor rojo-separatista, Jose Mari Esparza Zabalegi (Txalaparta, 2018)
  • Sir John Franklin’s Erebus & Terror Expedition. Lost & Found, Gillian Hutchinson (National Maritime Museum Greenwich, 2017)
  • XX. mendeko poesia kaierak, Itxaro Borda (Susa, 2000)
  • Fakirraren ahotsa, Harkaitz Cano (Susa, 2018)

Guztira 35 liburu izan dira. Generoen arabera, horrela sailkatzen dira: saioak (11), nobelak (9), narrazioak (6), biografiak (2), memoriak (1), bidaiak (1), poesia (1), haur literatura (1). Salbuespen moduan, Jakin aldizkariaren ale berezi bat sartu dut, euskara batuaren 50. urteurrenari eskainitakoa, osorik irakurri bainuen, liburua bailitzan.

Hizkuntzei begiratuta, gehienak euskaraz irakurri ditut (21). Atzerago etorri dira irakurritakoak gaztelaniaz (11) eta ingelesez (4).

Kategoria: Liburuak, Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

2 erantzun 2018an irakurritako liburuak-ri

  1. egilea: Iñaki Murua

    Irakurketan ere fin, Joxe. Ez da ahuntzaren gauerdiko eztula zure marka hori 😉
    Liburuen kontua Google Docsen biltzen zituen bakarra nintzelakoan nengoen, karkar. Hori bai, orri batean irakurtzeko modukoak ere jasotzen nituen. Agian eguneratu egin beharko dut eta ohiturari berrekin.

  2. Joxe Aranzabal egilea: Joxe Aranzabal

    Aupa, Iñaki, eta Urteberri on! Iazko uzta ona izan zen, baina urte guztiak ez dira berdinak izan. Seguruenik, izango dira modu sofistikatuagoak irakurritakoen zerrenda gordetzeko, baina ni kalkulu-orri batekin hasi nintzen, eta horrekin segituko dut. Besarkada bat.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude