Kategoriaren artxiboa: Liburuak

Zu eta gu

“Bizitza maite diat, horregatik ari nauk heriotzaz”. Egileak lagun bati esandako esaldi horrek definitzen du Anjel Lertxundi idazlearen azken lana, Zu, non kontatzen baita egilearen emaztea —egileak Zu izendatuko du liburuan zehar— zelan gaixotu den, pankreako minbiziak jota, eta familia … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Liburuak | Etiketak , , , , , | Iruzkin 1

Zelan kudeatu Kindle-ko azpimarrak eta oharrak

Aurkitu berri dut aplikazio bat, Clippings.io, lagundu egiten duena kudeatzen Kindle irakurgailuan (edo Kindle aplikazioan, zeina erabil baitaiteke iOS, Android, Mac eta Windows sistema eragileetan) gordetako azpimarrak eta oharrak. Clippings.io bidez, azpimarrak eta oharrak esportatu egin daitezke hainbat formatutara (Word, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Liburuak | Etiketak , , , , , , , , , , | Utzi iruzkina

Lehen hilean jaitsitako liburu kopurua

Gaur hilabete jarri nuela nire azken liburu digitala, Jon Salaberri, hiesdunen aldeko ekintzailea, sarean eta doan. Harrezkero, 272 lagunek eskuratu dute liburuaren ale bana, hiru formatutan: epub, mobi eta pdf. Ondorioak Kontuan izanda liburua doakoa dela eta ez dudala horrelako … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Liburuak | Etiketak , , , , , , , , , , | Utzi iruzkina

Lehen astean jaitsitako liburu kopurua

Atzo aste bat bete zen nire azken liburu digitala, Jon Salaberri, hiesdunen aldeko ekintzailea, sarean eta doan jarri nuenetik, bi formatutan: epub (estandarra) eta mobi (Amazonena). Lehen astean 145 lagunek eskuratu dute liburuaren ale bana. Ondorioak Ez dakit astebetean 145 … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Liburuak | Etiketak , , , , , , , , | Utzi iruzkina

Jon Salaberri, liburua

Liburu bat amaitu dut Jon Salaberri aktibista mondragoetarrari buruz, Jon Salaberri, hiesdunen aldeko ekintzailea, eta sarean jarri dut, irakurri nahi duenak doan jaisteko moduan. Horrela amaitutzat jotzen dut, orain bai, Jon Salaberri proiektua, urte honen hasieran abiarazi nuena. Egia esan, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Liburuak | Etiketak , , , , , | 3 iruzkin

Perlak, kolpeak, musuak, traizioak

Liburuaren azalak ez du zantzurik ematen, baina nobela hau, Perlak, kolpeak, musuak, traizioak, Joxemari Iturralde idazlearen azkena, da bi boxeolari euskaldunen gainekoa, biak XX. mendean bizi izandakoak eta nazioartean arrakasta dezente izandakoak pisu astunetan: Paulino Uzkudun eta Isidoro Gaztañaga, Errezilgoa … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Liburuak | Etiketak , , , , , , | Iruzkin 1

Iazko hezurrak

Jaio zen une beretik, Irene Arrias indarkeriaren itzalpean bizi izan zen. Unai Elorriagak horixe azpimarratu nahi izan du Iazko hezurrak bere azken nobelaren lehen lerrotik: “Irene Arriasek ia zentimetro eta erdiko urratua egin zion amari jaio zenean, Algortan, 1971ko urtarrilaren … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Liburuak | Etiketak , , , , , , , , | Utzi iruzkina

Bookerly, Amazonen letratipo berria

Amazonek letratipo berri bat sortu du hutsetik bere Kindle irakurgailu eta aplikazioetarako: Bookerly, eta, berandu baino lehen, berau izango da berezko letratipoa aparailu horietan guztietan. Oraingoz, AEBetan erabil daiteke letratipo berria, iOS sisteman dabiltzan Kindle aplikazioetan. Probatu dut nire iPadean, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Liburuak | Etiketak , , , , , | Utzi iruzkina

Back to Leizarraga

Kepa Altonagak ez du ezkutatzen Stephen Jay Gould paleontologo estatubatuarra miresten duela, zientzialari bezainbeste, zientzia dibulgatzaile gisa. Hura bezala, bera ere saiatzen da gure artean zientzia euskaraz zabaltzen. Honekin, hiru liburu irakurri dizkiot gure biologoari, zein baino zein interesgarriagoa: Darwin … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Liburuak | Etiketak , , , , , , | 3 iruzkin

Liburuaren egunean, liburuak

Atzo Bilbon izan nintzen, hitzordua nuen-eta dentistarekin. Hala ere, hagin kontuekin hasi aurretik, liburu denda batean sartu nintzen. Ez nintzen bakarra, jende dezente ikusi bainuen inguruan liburuei begira. Nik ere horixe egin nuen, batez ere euskarazko nobedadeetan erreparatuta. Kutxara joan … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Liburuak | Etiketak , , , , , , , , | Utzi iruzkina