Etiketaren artxiboa: erein

Intxaurrondo, oraingoan euskaraz

Ez dakit urte batzuk barru zertan geratuko den “euskal gatazkaren errelatoa”, baina inoiz horrelakorik balego, iruditzen zait liburu hau —Intxaurrondo. Intxaurraren hostopeko itzala,— haren parte ezinbestekoa izango litzatekeela. Bertan Ion Arretxe Gutiérrez biluztu egiten da, kontatzeko zelako izugarrikeriak bizi izan zituen Intxaurrondoko kuartelean eta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Liburuak | Etiketak , , | Iruzkin 1

Azken gutuna

Aurreko egun batean, Durangon nintzela, altxor txiki bat aurkitu nuen Hitz liburu-dendan: Azken gutuna eta beste, Vassili Grossman idazlearena. Liburu txikia da, 75 orrialdekoa, eta Erein argitaletxeak 2005ean plazaratu zuen Oroimenean barrena bilduman. Liburuak hiru lan ditu: Azken gutuna, Ikonnikoven … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Liburuak | Etiketak , , , , , , | Iruzkin 1

Zu eta gu

“Bizitza maite diat, horregatik ari nauk heriotzaz”. Egileak lagun bati esandako esaldi horrek definitzen du Anjel Lertxundi idazlearen azken lana, Zu, non kontatzen baita egilearen emaztea —egileak Zu izendatuko du liburuan zehar— zelan gaixotu den, pankreako minbiziak jota, eta familia … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Liburuak | Etiketak , , , , , | Iruzkin 1

Heriotza euskarazko liburu digitalen eremuan

Veneziatik bueltan, lagun katalan batzuek gomendatu zidaten Donna Leon idazle estatubatuarraren liburuak irakurtzea, Donna bera Venezian bizi baita eta haren eleberriak Italiako hiri zoragarrian gertatzen baitira batez ere. Susmoa nuenez euskaraz zerbait bazegoela argitaratuta, Erein argitaletxean begiratu, eta ikusi nuen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , , | 2 iruzkin

Gorilak giltzapean

Erein argitaletxeak Dian Fossey zoologo amerikarraren liburu txiki bat argitaratu berri du Perzebal bilduman: Gorilak giltzapean, edo hiru gorila txikiren istorio jakingarriak. Arratsalde batean irakurri nuen, eleberri bat balitz bezala, erabat harrapatu baininduen Fossey anderearen kontakizunak. Bertan, Dian Fosseyk kontatzen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Anne Frank, berreskuratua

Egun hauetan Anne Franken egunkaria irakurtzen ari naiz. Bost urte badira berau irakurtzen hasi nintzela, baina, zergatik ez dakidala, utzi egin nuen alde batera. Orain berriro hartu dut esku artean, eta gustura nabil aurrera egiten. Irakurri ahala, harritu egiten nau … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Ariniketan egiten Murakamirekin

Irakurri berri dut Haruki Murakami idazlearen azken liburua: De qué hablo cuando hablo de correr. Irakurri diodan lehen liburua izan da, gustura irakurri ere, batez ere bizipen asko partekatzen dugulako asfaltoaren gainean, ez baitaramagu alferrik hogeita hamar urte baino gehiago … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Arazoak mikroipuinekin

Orain hiru hilabete erosi nuen Karlos Linazasoro idazlearen azken liburua, Diotenez, baina arazoak ditut aurrera egiteko. Ipuin oso laburrez osatua dago liburu gehiena, batzuk zoragarriak, baina nekez egiten dut aurrera, seguruasko liburuak ipuin beste hari dituelako, alegia, mordoa. Badirudi nik … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Egunero hasten delako

Hogeita hamar bat urte igarota lehen aldiz irakurri nuela, opor hauetan bigarrengoz leitu dut Egunero hasten delako, Ramon Saizarbitoria idazlearen opera prima, oraingoan Erein argitaletxeak kaleratua, eta, egia esango dizuet: oso-oso gustura irakurri dut. Izugarri gustatu zait egilearen hitzaurrea, testuinguru … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Iruzkin 1