Kategoriaren artxiboa: Familia

Aizkorak barkatu zidanekoa

Julen txikiak ez zuen zorterik izan. Bi urte zituela, zulo estu batean jausi zen, estu-estua eta 100 metro inguru sakon. Ramon gure laguna zaharragoa zen, nerabea. Bizikletan zihoala, jausi, eta burua kolpatu zuen. Handik ordu batzuetara, hilik geratu zen ohean. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Familia | Etiketak , , , , | 2 iruzkin

Miren Ansola zenaren arrastoan Bilbon

Bizi izan balitz, atzo 100 urte beteko zituen Bego emaztearen amak, Miren Ansola lekeitiarrak. Hori zela-eta, haren hiru seme-alaba eta horien bi ezkontide Bilbora joan ginen, Mirenen gaztaroko zenbait leku esanguratsu bisitatzeko asmoz. Izan ere, Miren Ansola Lekeition jaio zen, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Familia | Etiketak , , , , , , , , | Iruzkin 1

Munibeko izar distirak

Uztailaren 16an eta 17an, arratsaldeko 20:00etan hasita, Ramon Aranzabal anaia margolariak “performance” artistiko bat egingo du Munibe plazan, Bergaran, “Munibeko izar distirak” izenarekin (Larunbateko performancea, eguraldiaren arabera geratuko da). Bertan Ramonek hiru elementu erabiliko ditu, oinarrizkoak: musika, hodiak, (tamaina eta kolore askotarikoak) … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Familia | Etiketak , , , , | Iruzkin 1

Antolatzaile eskuzabalak

Atzo familia bazkaria izan genuen Elorrion, Buzkantz elkartean, bertan Bego emaztearen aldeko lehengusu-lehengusinak elkartu ginen-eta elkarrekin bazkaltzera. Betiko moduan, talde antolatzaile bat izan zen prestatze lanak egiten, denok ondo bazkal genezan. Atzoko kasuan, gainera, mahaiak oso modu txukunean ipini zituzten, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Familia | Etiketak , , , , , , | Iruzkin 1

Berrion

Berrio da Elorrioren 15 auzoetarik bat, eta kokatuta dago Elorrio eta Elgeta artean. Atzo hantxe elkartu ginen anaia-arreba arteko batzuk gure bikotekideekin, bertan bazkaltzeko. Bazkaldu, primeran. Ondorengo tragoa ere etxaurrean, giro epel-gozoan. Eta alde egin aurretik, San Estebango ermitara egin … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Familia | Etiketak , , , , , | Utzi iruzkina

Mahats-batzea Esteñibar baserrian (2014)

Joan den larunbatean, hilak 27, mahatsa batu genuen Esteñibar baserrian, Elorrion, Bizkaiko ekialdean. Jende asko elkartu ginen mahatsa batzeko, berrogeitik gora bai, eta primerako eguraldia izan genuen: lehen orduan fresko, eta goiz erditik aurrera, eguzki betean. Giroa ere ederra izan … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Familia | Etiketak , , , , , , , , | Utzi iruzkina

Lehengusu-lehengusinekin

Joan den larunbatean bazkaria izan genuen familian. Urtero legez, Aranzabal familiako lehengusu-lehengusinak elkartu ginen, familiaren jatorria Angiozarren duena, Aguleta baserrian. Bazkaria Elorrion izan zen, Katxarro jatetxean.

Kategoriak Familia | Etiketak , , , , , | Utzi iruzkina

Nire lehen soldata

Hamabost urte nituen, eta, etxera diru apur bat eramate aldera, udan lanean hasi nintzen Amat izeneko kooperatiban, Mondragoen, justu gaur egungo Garaia Berrikuntza gunearen parez pare, errepidearen bestaldean. Uda hartan, 1968koa oker ez banabil, hiruzpalau ikasle hasi ginen lanean kooperatiba … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Familia | Etiketak , , , , , , , , | Utzi iruzkina

Eskerrik asko, Bittori!

Dotore etorri zitzaigun atzo Bittori, elkarrekin bazkaldu genuen-eta Katxarro jatetxean, Elorrion bertan. Gure Mirenek hiru hilabete bete zituenean agertu zen Bittori gure bizitzan, harrezkero berak zaindu baitzuen gure txikia. Pertsona inportante bihurtu zen gurean. Horren erakusgarri, atzo bertan Mirenek garbi … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Familia | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina

Asteburua Baztanen

Aprobetxatuta larunbatean Mikelek eta Fatimak bilera bat zeukatela Baztanen, Nafarroa Garaian, baliatu dugu asteburu hau bertara joan eta zenbait leku bisitatzeko, orain hiru bat aste, eguraldia tarteko, amaitu barik utzi genuen bidaia ganoraz amaitze aldera. Ederra ikusi dugu Baztan, batez … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Familia | Etiketak , , , , , | Utzi iruzkina