Gabonetako oporrak, erizaindegian

Etxean igaro ditut Gabonetako oporrak. Gaixorik hasi nintzen bakazioak, eta izugarri kostatu zait nire onera itzultzea, hotzeria astindu ezinik ibili naiz-eta. Urteberritik aurrera, hor nonbait, hasi naiz hobeto sentitzen eta kirola berriro egiten. Eta horrek bizipoza itzuli dit, eta indarra.

Alde horretatik, ondo etorri zaizkit oporrak, astia izan dut-eta patxadaz errekuperatzeko. Beharko dut, gaurtik aurrera buru-belarri murgilduko gara-eta lanean. Aurten, gainera, aditu titulu bat estreinatuko dugu, Komunikazioa erakundeetan, erronka galanta guretzat.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude