Google +: zelan formateatu testua

Banuen gogoa ikasteko jendeak zelan formateatzen dituen testuak G+ sare sozialean, testuok dezente txukunago geratzen baitira aukera izanez gero hitzak beltzez, italikoz edo beste estilo batean jartzeko. Oraingoz, hauxe da ikasi beharrekoa:

  • Letra beltza. Hitz bat beltzez jartzeko nahikoa da berau bi izartxoz inguratzea: adibidez, *kaixo*
  • Letra italikoa. Berba bat italikoz jartzeko, inguratu hitza azpiko marra birekin: adibidez, _kaixo_
  • Letra ezabatua. Idazteko berba bat ezabatua balego moduan, idatzi albo bietan gidoi laburra. Adibidez: -kaixo-

Hiru estilo hauek neurrian erabiliz gero, testuak askoz ere erakargarriagoak egingo zaizkigu irakurleoi.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude