Kleptokrazia

Euskal hiztegietan, paperezkoetan, ez dut aurkitu kleptokrazia hitza. Bai, ordea, kleptomania: “ezin eutsizko joera lapurtzeko”. Segitu dut begira, eta hauxe aurkitu dut, non eta ingelesezko Wikipedian:

  • Politikaren eta gobernuaren ustelkeria mota bat, non gobernua erabiltzen baita areagotzeko bere funtzionarioen eta klase gidariaren ondarea eta aginte politikoa, herritar gehienen kontura.

Egun hauetan, behin eta berriro etortzen zait hitz hori gogora, kleptokrazia, albistegietan ikusten ditudanean Iñaki Urdangarin, Francisco Camps, Mediterraneoko Aurrezki Kutxa, Jose Blanco, zenbait bankariren soldata neurrigabeak, alderdi politiko askoren proiektu faraonikoak…

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude